- NON: Gipuzkoako hainbat udalerritan
- NOIZ: ekainak 29 – uztailak 30
- ADINA: 8-16 urte
- HIZKUNTZA: euskara
- PREZIOA: doan
Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko.
Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik.
Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko du Ikasgela Ibiltariak uztailean zehar. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak. Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute eta dohainekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren atala dugu proiektu hau.
Egutegia eta ibilbidea
Ibilbidearen gaineko informazio gehiagorako ikus egutegia.
Izen ematea eta harremanak
Talde baten orduaren erreserba egiteko eta izen emate prozesuan laguntza jasotzeko, proiektu honen Idazkaritza Teknikoarekin jarri ahal izango zara harremanetan,
943 000 333 telefono zenbakira deituta, edo posta helbide elektroniko honetara jota: info@kode-eskola.eus