Gure proiektua

Ordenagailuek gizakion bizitzan izango duten garrantzi handia kontuan harturik, oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko.

Gutxi barru, ez da nahikoa izango ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea.

Ordenagailuak programatzen jakin beharko dugu inolaz ere eta, horregatik, zeharkako ikasgai bihurtua da dagoeneko programazioa herri askotako hezkuntza sistemetan (Finlandia, Norvegia, Kanada, Ingalaterra, AEB).

Ez da kontua ikasleak ezinbestez programatzaile bihurtzea; bai, ordea, programazioa objektu programagarriz inguraturik biziko direnen oinarrizko arauen ikaskuntza-iturritzat hartzea. Fenomeno geldiezina eta guztiz interesgarria sorrarazten ari dira hardwarea eta softwarea, gero eta irekiago, merkeago eta eskuragarriago ageri zaizkigun aldetik.

Gure proiektua

HEZKUNTZA

Kode_Eskolaren hezkuntza-helburua, gure haur eta gazteek, gizarteari garrantzi handiko ekarpena eginez, teknologia berriak erabilita sormena eta pentsamendu logikoa garatzea da. Eta horretarako, irudimena abiapuntua dela betiere, programatzen, kodea idazten, erakutsi nahi diegu (Kode_Eskolan, irakurtzen ikasi duten bezala ikasiko dute gure haur eta gazteek programatzen).

Ordenagailuak programatzeko trebetasuna alfabetismoaren osagai garrantzitsua da egungo gizartean. Gero eta rol handiagoa jokatzen ari dira gure bizitzan gailu elektronikoak. Inork ez du ordenagailuak gure burmuinaren luzapena direla zalantzan jartzen, ez eta, aurrerantzean, gure gaitasunak hobetzeko edota gaitasun berriak ahalbidetzeko erabili izango direla ere.

Programatzen ikasten dutenean, arazoak konpontzeko, proiektuak diseinatzeko, ideiak komunikatzeko eta ekintzailetasuna garatzeko estrategia garrantzitsuak ikasten dituzte pertsonek.

Taldean eta proiektuen inguruan egingo dute lan ikasleek eta, metodologia sortzaile baten bidez, modu eraginkorrean esku hartuko dute gaztetxoek ikaskuntzan {pentsatu, frogatu, huts egin eta ikasi!}

METODOLOGIA

NON

Eskola garaian ikastetxeetan gaztetxoen eskolaz kanpoko jarduerak eta irakasleen formakuntza saioak garatzen ditugu.

Oporretan udaleku teknologikoak Orona Ideo eraikinean: NEGULAB IDEO, neguko laborategi teknologikoa Gabonetako oporretan; TECH IDEO, Aste Santuko oporretan; eta UDALAB IDEO, udako oporretan sormen teknologikoa landuz lagun berriak egiteko. Betiere Orona Fundazioaren laguntzarekin.

toc dep | giam can nhanh