KULTURA DIGITALAREN ASTEA 2019

  • NON:  Zarautz, Elgoibar, Lasarte, Azpeitia, Zumarraga, Bergara
  • NOIZ: martxoak 15 -maiatzak 15
  • ADINA: 8-16 urte
  • HIZKUNTZA: euskara
  • PREZIOA: doan

AGENDA

HERRIA EGUNA TOKIA
ZARAUTZ martxoak 15-20 Munoa Plazan
ELGOIBAR martxoak 22-27 Kalebarren Plazan
LASARTE martxoak 29-apirilak 3 Okendo Plazan
AZPEITIA apirilak 5-10 Plaza Nagusian
ZUMARRAGA maiatzak 3-8 Euskadi Plazan
BERGARA maiatzak 10-15 Plaza Nagusian

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko.

Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik.

Gipuzkoako sei udalerritan izango ditu geltokiak Ikasgela Ibiltariak. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak. Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute eta dohainekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren atala dugu proiektu hau.

IZEN-EMATEA ETA HARREMANAK

Talde baten orduaren erreserba egiteko eta izen emate prozesuan laguntza jasotzeko, proiektu honen Idazkaritza Teknikoarekin jarri ahal izango zara harremanetan, 943 000 333 telefono zenbakira deituta, edo posta helbide elektroniko honetara jota: info@kode-eskola.eus

toc dep | giam can nhanh