UDALAB IDEO Campus Teknologikoa 2020

OHARRA

Orona Fundazioak, COVID-19aren krisialdia dela-eta, enpresa gisa bete behar dituen protokoloen eraginez, ez da posible izango aurtengo UDALAB.IDEO Campus Teknologikoa IDEO egoitzan egitea. Salbuespen gisa, aurtengo edizioa Hernaniko Aratz ikastetxean (lehen Inmakulada Ikastetxea) egingo da (Orona Ideotik 3 minututara kotxez).

Udako campus teknologikoa aurrera eraman ahal izateko, zuen kolaborazioa eskatu nahi dizuegu, aurten ezin baitugu eskaini Orona Fundazioaren menua bazkaritarako. Hori dela-eta, 16.00ak arte geratzen diren umeei etxetik bazkaria tupper batean ekartzeko eskatu nahi dizuegu. Bestalde, betiko moduan, nahi duenak autobusa izango du joan-etorrirako.

Garai konplikatuak izanik, pozik gaude ekintza bertan behera ez uztea lortu dugulako, Orona Fundazioaren eta Aratz ikastetxearen laguntzarekin, eta batez ere, zuen pazientzia eta gure egoerarekiko izan duzuen konplizitateagatik.

ESKERRIK ASKO, bihotzez.

Udako Campuserako matrikula oparitu nahi baldin baduzu,  OPARI-TXARTELA ETXERA BIDALIKO DIZUGU! – Egin eskaera: 658 731 491

UDALAB IDEO Udako Campus Teknologikoa

Udaberriko itxialdiaren ondoren, aurtengo Udako Campus Teknologikoa, UDALAB IDEO, gure seme-alaben hezkuntza eta emozioen garapenerako inoiz baino esperientzia aberasgarriagoa eta beharrezkoagoa izango dela uste dugu, betiere osasunaren babesa bermatuz.

Horregatik KODE_ESKOLA proiektuaren baitan seigarren Udako Campus Teknologikoa antolatu dugu, Orona Fundazioa eta Hernaniko Aratz ikaterxearen (lehen Inmakulada ikastetxea) laguntzarekin, gure haur eta nerabeen artean ezagutza eta burujabetza teknologikoa sustatzeko eta gure gizartean duen garrantziari buruz kontzientziatzeko.

Aurtengo Udako Campusean 5-14 urteko ume eta nerabeek bideo-jokoak, robotak… programatzen ikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera izango dute. Gainera, uda izanik, programazio-tailerrak beste motatako jarduerekin osatuko dira, bazkaldu ondoren: ordenadorerik gabeko programazioa, eta zibersegurtasuna lantzeko.

NON: Aratz ikaterxea (lehen Inmakulada ikastetxea)
NOIZ: Ekainak 29 – Uztailak 3 | Uztailak 6-10 | Uztailak 13-17
ADINA: 5-14 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30
(Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria (tupper) 13.30-14.30 | | Kirola/ Ordenadorerik gabeko jarduerak 14.30-16.00)

TECHLAB IDEO campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz.

Campus honetan ume eta gaztetxoak programatzen hasiko dira, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak…), euskaraz edo ingelesez, gazte-gaztetatik haien bokazio eta sormen teknologikoa pitz dadin.

Kode_Eskola metodoak oinarrizko zenbait gaitasun garatzen laguntzen du burujabetza teknologikoa sustatzeko. Gaitasun horiek beharrezkoak izango dituzte gure ikasleek, bai eskolan bai beren etorkizun profesionalean, eta baita ahalduntze pertsonalean ere.

UDALAB IDEO 2019 irudiak

*GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar duela Udako Campusera.

AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK

Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobea da Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Ariketa osagarri gisa, Coding Games for Kids eta Kodable, Light Bot eta FixTheFactory ere landuko dira. Etxean Ipad edo Android tableta bat baldin baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.

Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan konposatuz. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Ariketa osagarri gisa, code.org eta Tynker eta Kodu ere landuko dira. Programatzen hasteko eta sakontzeko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.

Minecraft, munduko bideo-joko ezagunenetakoa, tresna bikaina da programatzen ikasteko! Aste Santuko Campusean Minecraft Education Edition bertsioarekin egingo dugu lan. Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeetan dagoeneko MineCraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta edukiak sustatzeko helburuarekin. Gainera, ingelesa ere lantzen da, programatzeko aginduak ingelesez baitaude. Emaitza: dibertituz ikasi!

Ekarri etxetik zeure esku-ordenagailua.

Tailer teknologiko honetan bideo-jokoak sortzeko GAME MAKER plataforma digitala erabiliko dute ikasleek. Modu intuitiboan eta 2Dn programatuz, ikasleek logika eta matematika landuko dute (entsegu eta errorea, hipotesien baieztapenak, X eta Y koordenadak…). Sormen teknologikoa garatzeko ere baliabide egokiak eskaintzen ditu Game Maker plataformak (pixelekin marraztu, pantailak eta jokoa diseinatu…). Anima ezazu zure seme-alaba bideo-jokoen programazioaren munduan murgiltzen, bideo-jokoen erabiltzaile hutsa izatetik sortzaile izatera lehenengo jauzia egin dezan!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.

Ikastaro honetan robotikaren oinarriak ikasteaz gain, praktikan ere jarriko ditugu. Robotak eraiki ondoren, honen atalak kontrolatuko dira, motore eta sentsore ezberdinei dagokionez. Prozesu dibertigarri honetan hainbat esparru landuko ditugu, hala nola, irudimena, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotek erronka ugari gainditu beharko dituzte: misioak burutzea, marrak jarraitzea edota Sumo txapelketa. Horretarako, LEGO Mindstorms software-a erabiliz, bloke bidezko programazioa ikasiko dugu. Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!

Ekarri zeure esku-ordenadorea etxetik.

Egungo gizarte digitalizatuan, gure gaztetxoen konpetentzia digitala garatzea ezinbestekoa da.
Bizi dugun osasun krisiak gure seme-alaben alfabetizazio digital maila uste genuena baino urriagoa dela erakutsi digu eta errealitate hori desabantaila handia da ikasketak online egiterakoan. Ordenagailuekin ondo moldatuz gero, gure seme-alabek autonomia handiagoa izango dute ikasketak burutzeko.

Udako campuseko KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEN tailerrean edukiak bilatzen, partekatzen eta editatzen ikasiko dute ikasleek. Hauexek dira ikastaro honen eduki nagusiak:

  • Sarean modu efektibo eta ziurrean komunikatzea.
  • Mezuak bidali, berbidali, erantzun edota artxibatzea.
  • Aurkezpenak editatu eta infografia erakargarriak diseinatzea.
  • Zibersegurtasuna (copyright, pribatasun politikak, segurtasun neurriak…).
  • Bideo-konferentziak.

Prestatu ditzagun gure seme-alabak etorkizun digitalerako!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.

Agenda

08.30-09.30 ZAINTZA
09.30-13.30 TEKNOLOGIA TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN
13.30-14.30 BAZKARIA: Ume bakoitzak etxetik ekarri beharko du bere tupper-a.
14.30-16.00 ZIBERSEGURTASUNA ETA ORDENADORERIK GABEKO PROGRAMAZIOA

Prezioak

Aste bat Bi aste Hiru aste
A. (Bus joan-etorria) + Tailer teknologikoa + Bazkari garaia (Tupper-a)  + Arratsaldeko jarduerak (09.30-16.00) 185€ 350€ 500€
B. (Zaintza) + Tailer teknologikoa + Bazkari garaia (Tupper-a)  (08.30-14.30) 160€ 303€ 433€
C. (Zaintza) + Tailer teknologikoa (08.30-13.30) 150€ 285€ 405€

Datak: Ekainak 29 – Uztailak 3 | Uztailak 6-10 | Uztailak 13-17
Bekak: -%20:
familia ugariak eta gurasobakarrak, langabetuak, DBE eta GLL.
Aparkalekua dohain auto eta bizikletentzat.

Autobusa

BUS 1. Hondarribia – Irun – Pasaia – Errenteria – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Rekalde – Orona Ideo
BUS 2. Zarautz – Orio – Usurbil – Lasarte-Oria – Orona Ideo

* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.30-11.00).
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua dohain

Bete ondoko galdetegia eta laster batean erantzungo dizugu.

Ikaslearen datuak

Izena eta abizenak

Ikastetxea

Ikasturtea

Harremanetarako datuak

Izena eta abizenak

Eposta

Telefonoa

UDAKO CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Aukeratu txandak:

Aukeratu A, B edo C ordutegia:

*Parentesi arteko aukerak erabili edo ez, prezioa ez da aldatzen.

Iruzkinak

Aukeratu tailer teknologikoa:

Zenbat jolasten zara MineCraft-ekin?

Autobusa:
(bazkaltzen geratzen direnentzat bakarrik)

Zaintza (08.30-09.30):
BaiEz

Zure lehenengo tailer teknologikoa al da?
BaiEz

Esan beste tailerrik egin duzun Kode_Eskolan. Zein?

Familia ugaria edo gurasobakarra, langabetua edo DBE, GLL bazara, erantsi famila ugariaren txartela, famili-liburuaren aurreneko orrialdea (gurasobakarrak) edo beste ziurtagiriren bat (kopia eskaneatua). %20aren beka.

BALDINTZA OROKORRAK

Kode_Eskolak baimena izango du zure seme edo alaba adingabea agertzen deneko argazkiak erabiltzeko, baina promozioa eta publizitatea egiteko soilik. Baimenik eman ezean, mesedez, adierazi idatziz “beste iruzkin batzuk” laukian. Era berean, Kode_Eskolak baimena izango du jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko, baldin eta “beste iruzkin batzuk” laukian kontrakorik adierazten ez bada. Bestetik, guraso edo tutoreek hitzematen dute adingabeak bere ordenagailu eramangarria eramango duela campusera.

Bestelako iruzkinak

Irakurri, ulertu eta onartzen ditut UDALAB IDEO 2020ko Campusaren baldintza orokorrak.

toc dep | giam can nhanh