TECHLAB.IDEO CAMPUS TECNOLOGIKOA

TECHLAB.IDEO CAMPUS TECNOLOGIKOA

Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin, Kode_Eskolak [KODE_TU] proiektuaren baitan TECHLAB.IDEO Aste Santuko Campusaren hirugarren edizioa antolatu du, apirilaren 3tik 6ra, Orona Ideo eraikinean.

NON: Orona Ideo
NOIZ: Apirilak 3-6
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30
(Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30)

5-16 urteko ume eta gaztetxoei dago zuzenduta aste santuko oporretako campusa, programatzen ikasten duten bitartean sormen teknologikoa garatu dezaten. Gaitasun horretaz gainera, sormena, talde-lana, autonomia eta ekimenarekin loturiko trebeziak ere landuko dituzte ume eta gaztetxoek, teknologiarako bokazioak sustatuz.

AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK


ADEI IBEAS

Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobea da Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Ariketa osagarri gisa, Coding Games for Kids eta Kodable ere landuko dira. Etxean Ipad edo Android tableta bat baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.

Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.


AIZPEA BABAZE

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan eginez. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Ariketa osagarri gisa, code.org eta Tynker ere landuko dira. Programatzen hasteko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


LUR USABIAGA

Irakurzaletasuna eta sormena bultzatuz, tailer honetan Interneteko krokodiloaren kasua liburu digitala irakurri eta material desberdinak erabiliko dira umeen liburuenganako interesa eta zibersegurtasunari buruzko sentsibilitatea sustatuz. Tailer dinamiko honetan marrazkiak, musika, jokoak… izanen dira oinarrizko tresnak eta helburua irakurtzea etxeko lan bat bezala ikusten duten haurrei ondo pasatzeko jarduera dela ikustaraztea da.

Ekarri zeure tableta etxetik, Ipad edo Android..


ANE IBARGOIEN

Munduko bideo-joko ezagunena, tresna bikaina da programatzen ikasteko! TechLab.Ideo laborategian atera berri den Minecraft Education Edition bertsioarekin egingo dugu lan. Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeetan dagoeneko MineCraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta edukiak sustatzeko helburuarekin. Gainera, ingelesa ere lantzen da, programatzeko aginduak ingelesez baitaude. Emaitza: dibertituz ikasi!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


MAIALEN BELTRAN

Gustatuko litzaizuke bideo-jokoak sortzen ikastea? Ikastaro honek Game Maker plataforma erabiltzen hasteko aukera ezinhobea eskaintzen dizu sormena eta talde lana garatuz aldi berean! Bloke bidezko programazioaren bidez bideo-jokoak sortzeko lehen urratsak landuko dituzu era intuitibo batean, bide batez intuizio matematikoa, logika, irudimena eta lankidetza landuz. Eman izena eta zure lehen bideo-jokoak programatzeko gai izango zara!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


JON AZTIRIA

LEGO Mindstorms tailerrean robotikaren oinarriak ikasiko dituzu: robotak eraikitzen, martxan jartzen, sentsoreak erabiltzen eta hainbat misio egiten. Prozesu konplexu honetan hainbat gauza landuko dituzu: imajinazioa, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotekin erronka ugari burutu beharko dituzu: boloetan eta golfean jokatzea, marrak jarraitzea, oztopoen zirkuitua… Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!

Ekarri esku-ordenadorea edo tableta etxetik.


ODEI GIL

Ikus-entzunezko tailer honetan gaztetxoak Interneterako bideoen munduan murgilduko dira. Kamarak erabiltzen, eszena batetarako argia modu egokian lantzen eta audioak sinkronizatzen ikasiko dute kalitatezko bideoak egiteko. Gainera, lotsa gainditzeko eta kamararen aurrean komunikatzeko truko eta aholku batzuk emango zaizkie, hala, audientzia gehiago izateko.

Lan-plangintza, gidoilaritza eta proiektuen grabaketaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ikasi ondoren, edukiei forma emango diete ediziorako eta postprodukziorako programa bat erabiliz. Tailer honetan ikasitakoarekin, gaztetxoak beren kasa ikus-entzunezko eduki bat grabatzen, editatzen eta sarera igotzeko gai izango dira.

Ekarri esku-ordenadorea (Mac bada, hobeto) eta telefono mugikorra etxetik.


JORGE SÁNCHEZ

Stencyl egungo bideo-joko garapenerako tresna modernoenetakoa da, doakoa eta plataforma anitzekin bateragarria (Windows, Mac, Linux…). CODEren laguntzaz eta blokeetan oinarritutako programazioa erabiliz, 2D jokoak sortzeko aukera bikaina ematen du, logika erabiliz erabiltzailearen ezagutza zabalduz. Game Maker edo Scratch ezagunak dituzu? Stencyl da zuretzako hurrengo aukera! App Storeko joko onenen egileek Stencyl erabiltzen dute, izan zaitez hurrengoa!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


MAIALEN GABANTXO

Nork ez du gaur egun webgunerik erabiltzen? Gorakada handia izaten ari den arlo teknologikoa da, geroz eta ohikoagoa baita erosketak online egitea, egunkaria online irakurtzea edo eta edozein gairi buruzko blog-ak bisitatzea, beste aukera askoren artean. Ikastaro honetan edozein motatako webguneak sortzen ikasiko duzu! Alde batetik, irudimena landuz, eta bestetik, programazioak ematen dizkigun aukera desberdinak baliatuz webgunea nolanahi diseinatu eta, argazkiak zein bideoak txertatuz, web orrialde erabilgarri bat osatzeko!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


RUBEN NARANJO

Bideo-joko zale amorratua al zara? Ziur noizbait galdetu diozula zure buruari “nola demontre egingo ote dituzte bideo-jokoak?”. Tailer honetan zuk ere baduzu zeure bideo-jokoa egiten ikasteko aukera, Unity bezalako ingurune profesional bat erabiliz, gainera. Diseinu lanetan arituko gara, baita kodetzen ere, hainbat tresna desberdin erabiliz. Prest al zaude bideo- jokoen garapenean murgiltzeko?

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


IARA DURÁN

DANIEL DÍAZ

Robotikan adituek Arduino erabiltzen dute! C++ lengoaian oinarritzen den tresna ahaltsu hau estandar bilakatu da jada ingeniarien artean, baina programatzen ikasteko abiapuntu itzela ere izan daiteke. Tailer teknologiko honetan roboten prototipoak egiteko teknikak eta programazioaren oinarriak modu dibertigarrian, erronkaz-erronka, landuko dira.

Plakak, kableak, LCD pantailak eta sentsoreak (argia eta distantzia) konektatu eta programatzeko prest? Zatoz ba! Proiektu desberdin eta dibertigarri asko egingo ditugu, halanola “semaforo” bat, auto telegidatua, edota datuak bidaliko ditugu interneteko edozein web orritara, baita waxapera ere!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.

Agenda

08.30-09.30 ZAINTZA
09.30-13.30 TEKNOLOGIA TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN
13.30-14.30 BAZKARIA: ORONA IDEO MENUA *
14.30 ITZULERAKO AUTOBUSA

* Guregandik gehienez ere 200 km bitarteko lurretan hazi eta ondu diren sasoiko produktuekin prestatua.
* Menu bereziak behar dituzten haurrek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).

Prezioak

A. (Bus joan-etorria) + Tailer teknologikoa + Bazkaria (09.30-14.30) 165€
B. Tailer teknologikoa (09.30-13.30) 140€
C. Zaintza + Tailer teknologikoa (08.30-13.30) 150€


Autobusa

BUS 1. Irun – Pasaia – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Rekalde – Orona Ideo
BUS 2. Zarautz – Lasarte – Orona Ideo

* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua dohain.

Bete ondoko galdetegia eta laster batean erantzungo dizugu.

Ikaslearen datuak

Izena eta abizenak

Ikastetxea eta Ikasturtea

Harremanetarako datuak

Izena eta abizenak

Eposta

Telefonoa

TECHLAB.IDEO

campus teknologikoa
apirilak 3, 4, 5 eta 6

Aukeratu ordutegia:

Iruzkinak

Aukeratu tailer teknologikoa:

Autobusa:
(bakarrik bazkaltzen geratzen direnentzat)

Zure lehenengo tailer teknologikoa al da?
BaiEz

Esan beste tailerrik egin duzun Kode_Eskolan. Zein?

Familia ugaria edo gurasobakarra, langabetua edo DBE, GLL bazara, erantsi famila ugariaren txartela, famili-liburuaren aurreneko orrialdea (gurasobakarrak) edo beste ziurtagiriren bat (kopia eskaneatua). %30aren deskontua.

BALDINTZA OROKORRAK

Guraso eta tutoreek baimena ematen dute beren seme-alabek TECHLAB.IDEOCampus Teknologikoko jarduera guztietan parte hartzeko. Horrez gain, Kode_Eskolari baimena ematen diote haien seme edo alabaren argazkiak eta bideoak bere publizitatean erabiltzeko. Baimenik eman nahi ez duenak, adierazi mesedez “bestelako iruzkinak” atalean. Bestalde, seme edo alaba bakoitzak campusera bere esku-ordenagailua eramango duela egiaztatzen dute.

Bestelako iruzkinak

Irakurri, ulertu eta onartzen ditut TECHLAB.IDEO Campus Teknologikoaren baldintza orokorrak.

toc dep | giam can nhanh