TechLab Ideo

Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sostenguaz, programatzen ikasteko [kode_tu] heziketa egitasmoaren araberako TechLab.Ideo CampusTeknologikoa abiaraziko du aurten ere Kode_Eskolak, apirilaren 3tik 6ra, Orona Ideo eraikinean.

Aste santuko oporretako laborategi honetan, esperimentazioan oinarrituriko aplikazio baten bitartez ikasi ahal izango dute gure seme-alabek programatzen. Sormenari bidea zabalduz, oinarrizko proiektu teknologikoak garatuko dituzte hainbat esparrutan, euskaraz eta ingelesez. Robotika, programazioaren ikaskuntzaren hastapenak eta gailu elektronikoen programazioa ditugu egitasmoak jomugan dituen arlo nagusiak.

Haur eta gazte programatzaile-asmatzaile digitalen laborategi-gune gisa itxuratua da TECHLAB.IDEO, aste santuko campusa. Kodearen, hau da, teknologiaren mintzairaren bitartez, beharreko tresneriaz hornituko dira hartan parte hartuko duten guztiak, sormen teknologikoari eta lankidetzan oinarrituriko lanari begira. Gaitasun horietaz gainera, sormena, talde-lana eta autonomia eta ekimenarekin loturiko trebeziak ere landuko dituzte ikasleek.

Oporretako laborategi honen helburua da etorkizuneko bokazio teknologikoak bultzatzea eta gazteenen artean eraiki nahia sustatzea, eskura dauzkaten gailu elektronikoen erabiltzaile huts izatera mugatu gabe. Halatan, elektronikari eta programatuko duten softwareari esker, beren bideo-jokoak programatu, robotak muntatu eta led eta argi efektuz hornituriko objektuak sortuko dituzte.

Modu praktikoan landuko dute hori guztia, zeren, irakurtzen dugunaz oroitzen bagara ere, egiten duguna ikasten baitugu.

Robotika eta programazioaren munduan lehen urratsak egiteaz gainera, beste gaitasun batzuk ere garatuko dituzte ikasleek, Europako Batzordeak teknologiaren aukerak hezkuntzan txertatzeko bideratu duen CCR (Creative Classrooms) ereduari jarraiki. Horien artean ditugu pentsamendu logiko-matematikoa eta trebezia berezi batzuk, problemen ebazpena, sormena eta talde-lana, besteak beste.

Randstad Research institutuaren iritzira, digitalizazioak 1.250.000 lanpostu sortuko ditu Estatuan datorren bost urteko epean. Kontua ez da, ordea, lanpostu berrietan zuzenean bideratuko diren trebezietara mugatzea. Teknologia sortzea, ez da soil-soilik hartaz baliatzen jakitea, dugu erronka berria, eta horretan funtsezko papera jokatuko du programaziorako trebakuntzak.

TECHLAB.IDEO campus teknologikoak programaziorako eskaintzen duen tailer egitasmoaren arabera, interfaze guztiz eroso eta intuitibo batez hornituriko ikasketa plan baten bitartez lantzen dira kontzeptuak eta algoritmoak. Irakasle tituludunen gidaritzapean, talde lanean trebatzen dira ikasleak proiektuen inguruan, sormenean oinarrituriko metodologiaren arabera eta neska-mutilak ikaskuntza prozesuan {pentsatu, probatu, oker jo eta ikasi!} modu eraginkorrean parte hartuz.

toc dep | giam can nhanh