GABONETAKO CAMPUS TEKNOLOGIKOA

NEGULAB.IDEO Campus Teknologikoa

Orona Fundazioaren lankidetzarekin, Kode_Eskolak [KODE_TU] proiektuaren baitan NEGULAB.IDEO Gabonetako Campusaren hirugarren edizioa antolatu du, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, Orona Ideo eraikinean.

NON: Orona Ideo
NOIZ: Abenduak 26-29 | Urtarrilak 2-5
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30
(Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30)

5-16 urteko ume eta gaztetxoei dago zuzenduta neguko campusa, programatzen ikasten duten bitartean sormen teknologikoa garatu dezaten. Gaitasun horretaz gainera, sormena, talde-lana, autonomia eta ekimenarekin loturiko trebeziak ere landuko dituzte ume eta gaztetxoek, teknologiarako bokazioak sustatuz.

AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK


NAHIKARI LÓPEZ

Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobeak dira Bee-Bot eta Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Etxean Ipad edo Android tableta bat baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.

Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.


JON OLLO

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan eginez. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Programatzen hasteko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


ANE IBARGOIEN

Munduko bideo-joko ezagunena, tresna bikaina da programatzen ikasteko! Neguko laborategi honetan atera berri den Minecraft Education Edition bertsioarekin egingo dugu lan. Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeetan dagoeneko MineCraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta edukiak sustatzeko helburuarekin. Gainera, ingelesa ere lantzen da, programatzeko aginduak ingelesez baitaude. Emaitza: dibertituz ikasi!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


MAIALEN BELTRAN

Gustatuko litzaizuke bideo-jokoak sortzen ikastea? Ikastaro honek Game Maker plataforma erabiltzen hasteko aukera ezinhobea eskaintzen dizu sormena eta talde lana garatuz aldi berean! Bloke bidezko programazioaren bidez bideo-jokoak sortzeko lehen urratsak landuko dituzu era intuitibo batean, bide batez intuizio matematikoa, logika, irudimena eta lankidetza landuz. Eman izena eta zure lehen bideo-jokoak programatzeko gai izango zara!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


JORGE SÁNCHEZ

Stencyl egungo bideo-joko garapenerako tresna modernoenetakoa da, doakoa eta plataforma anitzekin bateragarria (Windows, Mac, Linux…). Blokeetan oinarritutako programazioa erabiliz, 2D jokoak sortzeko aukera bikaina ematen du, logika erabiliz erabiltzailearen ezagutza zabalduz. Game Maker edo Scratch ezagunak dituzu? Stencyl da zuretzako hurrengo aukera! App Storeko joko onenen egileek Stencyl erabiltzen dute, izan zaitez hurrengoa!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


MAITANE AZKUE

Mugikorretarako eta tabletetarako aplikazioak garatzea gustatuko litzaizuke? Ikastaro honek App Inventor plataforma erabiltzen hasteko aukera ezinhobea eskaintzen dizu, irudimena eta talde lana sustatuz. Bloke bidezko programazioaren bidez mugikorrerako aplikazioak diseinatzen eta garatzen ikasiko dugu. Animatu zaitez zeure mugikorrean erabiliko duzun aplikazioa zeuk sortzera!

Ekarri zeure esku-ordenagailua eta telefono mugikorra (Android) etxetik.


JON AZTIRIA

LEGO Mindstorms tailerrean robotikaren oinarriak ikasiko dituzu: robotak eraikitzen, martxan jartzen, sentsoreak erabiltzen eta hainbat misio egiten. Prozesu konplexu honetan hainbat gauza landuko dituzu: imajinazioa, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotekin erronka ugari burutu beharko dituzu: boloetan eta futbolean jokatzea, marrak jarraitzea, oztopoen zirkuitua… Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!

Ekarri esku-ordenadorea edo tableta etxetik.


IARA DURÁN

DANIEL DÍAZ

Robotikan adituek Arduino erabiltzen dute! C++ lengoaian oinarritzen den tresna ahaltsu hau estandar bilakatu da jada ingeniarien artean, baina programatzen ikasteko abiapuntu itzela ere izan daiteke. Tailer teknologiko honetan roboten prototipoak egiteko teknikak eta programazioaren oinarriak modu dibertigarrian, erronkaz-erronka, landuko dira.

Plakak, kableak, LCD pantailak eta sentsoreak (argia eta distantzia) konektatu eta programatzeko prest? Zatoz ba! Proiektu desberdin eta dibertigarri asko egingo ditugu, halanola “semaforo” bat, auto telegidatua, edota datuak
bidaliko ditugu interneteko edozein web orritara,
baita waxapera ere!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


MIKEL IRAZUSTA

Tailer honetan bideoen ediziorako oinarrizko kontzeptuak ikasiko dira lehen egunetan, eta, ondoren, ikasle bakoitzaren erritmoaren arabera,Lightworks programa sakonduz jardungo dute gaztetxoak. Horretaz gain, taldeka jarrita, ikasleek beraiek sortu, grabatu eta editatutako “laburmetrai” bat egingo dute proiektu gisa. Era horretan, ezinbestekoak diren kontzeptu teknikoez gain, sormena lantzeko ere aukera paregabea izango dute.

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.


MAIALEN GABANTXO

Nork ez du gaur egun webgunerik erabiltzen? Gorakada handia izaten ari den arlo teknologikoa da, geroz eta ohikoagoa baita erosketak online egitea, egunkaria online irakurtzea edo eta edozein gairi buruzko blog-ak bisitatzea, beste aukera askoren artean. Ikastaro honetan edozein motatako webguneak sortzen ikasiko duzu! Alde batetik, irudimena landuz, eta bestetik, programazioak ematen dizkigun aukera desberdinak baliatuz webgunea nolanahi diseinatu eta, argazkiak zein bideoak txertatuz, web orrialde erabilgarri bat osatzeko!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.

Agenda

08.30-09.30 ZAINTZA
09.30-13.30 TEKNOLOGIA TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN
13.30-14.30 BAZKARIA: ORONA IDEO MENUA *
14.30 ITZULERAKO AUTOBUSA

* Guregandik gehienez ere 200 km bitarteko lurretan hazi eta ondu diren sasoiko produktuekin prestatua.
* Menu bereziak behar dituzten haurrek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).

Prezioak

Aste bat Aste bi
A. (Bus joan-etorria) + Tailer teknologikoa + Bazkaria (09.30-14.30) 165€ 255€
B. Tailer teknologikoa (09.30-13.30) 140€ 230€
C. Zaintza + Tailer teknologikoa (08.30-13.30) 150€ 240€

Deskontua -%10: bigarren senidea, familia ugariak, guraso bakarrak, langabetuak.

Autobusa

BUS 1. Irun – Pasaia – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Rekalde – Orona Ideo
BUS 2. Zarautz – Orona Ideo

* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua dohain.

Bete ondoko galdetegia eta laster batean erantzungo dizugu.

Ikaslearen datuak

Izena eta abizenak

Ikastetxea eta Ikasturtea

Harremanetarako datuak

Izena eta abizenak

Eposta

Telefonoa

GABONETAKO CAMPUSA

Aukeratu txanda:

Aukeratu ordutegia:

Iruzkinak

Aukeratu tailer teknologikoa:

Autobusa:
(bakarrik bazkaltzen geratzen direnentzat)

Zure lehenengo tailer teknologikoa al da?
BaiEz

Esan beste tailerrik egin duzun Kode_Eskolan. Zein?

BALDINTZA OROKORRAK

Guraso eta tutoreek baimena ematen dute beren seme-alabek GABONETAKO CAMPUSeko jarduera guztietan parte hartzeko. Horrez gain, Kode_Eskolari baimena ematen diote haien seme edo alabaren argazkiak eta bideoak bere publizitatean erabiltzeko. Baimenik eman nahi ez duenak, adierazi mesedez “bestelako iruzkinak” atalean. Bestalde, seme edo alaba bakoitzak campusera bere esku-ordenagailua eramango duela egiaztatzen dute.

Bestelako iruzkinak

Irakurri, ulertu eta onartzen ditut NEGULAB.IDEO Campusaren baldintza orokorrak.

toc dep | giam can nhanh