TECHLAB IDEO Campus Teknologikoa
KODE_ESKOLA proiektuaren barneko bosgarren Aste Santuko Campus Teknologikoa egingo da Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure haur eta nerabeen artean ezagutza eta ekintzailetza teknologikoa sustatzeko eta gure gizartean duen garrantziari buruz kontzientziatzeko.
NON: Orona Ideo
NOIZ: Apirilak 15-17 | Apirilak 23-26
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30
(Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30)
TechLab Ideo campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz.
Programatzen ikasiko dute, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoak…), euskaraz edo ingelesez, gazte-gaztetatik haien bokazio teknologikoa pitz dadin.
Kode_Eskola metodoak oinarrizko zenbait gaitasun garatzen laguntzen du. Gaitasun horiek beharrezkoak izango dituzte gure ikasleek, bai eskolan bai beren etorkizun profesionalean. Horrez gain, lagungarria da bokazio teknologikoak garatzeko ere, parte-hartzaileen generoa kontuan hartu gabe.
*GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar duela Gabonetako Campusera.
AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK
PROGRAMAZIO LAB (5-7 urte)
Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobea da Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Ariketa osagarri gisa, Coding Games for Kids eta Kodable ere landuko dira. Etxean Ipad edo Android tableta bat baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.
Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.
PROGRAMAZIO LAB (8-10 urte)
MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan eginez. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Ariketa osagarri gisa, code.org eta Tynker ere landuko dira. Programatzen hasteko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!!
Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.
MINECRAFT (8-10 urte)
Munduko bideo-joko ezagunena, tresna bikaina da programatzen ikasteko! Aste Santuko Campusean Minecraft Education Edition bertsioarekin egingo dugu lan. Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeetan dagoeneko MineCraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta edukiak sustatzeko helburuarekin. Gainera, ingelesa ere lantzen da, programatzeko aginduak ingelesez baitaude. Emaitza: dibertituz ikasi!
Ekarri etxetik zeure esku-ordenagailua.
BIDEO-JOKOAK (11-14 urte)
Bideo-jokoak diseinatzeko plataforma digital bat erabiliko da, ROBLOX izenekoa. Horren bidez, erraza da fisikaren eta programazioaren munduan barneratzen hastea.
Hezkuntza-software horren xedea da fisikarekiko eta sormenarekiko interesa piztea, bideo-jokoak sortuz LUA programazio-lengoaiaren bidez.
Plataforma horri esker 3Dko munduak editatu eta sor daitezke. Gainera, jokoa bera garatu ostean, argitaratzeko, partekatzeko eta lagunekin jokatzeko aukera ematen du, edozein plataformatan (kontsolan, mugikorrean…).
MAKEBLOCK ROBOTIKA (12-14 urte)
Tailer honetan robotikaren oinarriak ikasiko dituzu: robotak eraikitzen, martxan jartzen, sentsoreak erabiltzen eta hainbat ariketa egiten. Prozesu honetan hainbat konpetentzia landuko dituzu: imajinazioa, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotekin erronka ugari burutu beharko dituzu: marrak jarraitzea, futbolean jolastea, oztopoak ekiditea… Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!
Ekarri esku-ordenadorea edo tableta etxetik.
IZAN YOUTUBER (12-14 urte)
Ikus-entzunezko tailer honetan gaztetxoak Interneterako bideoen munduan murgilduko dira. Kamarak erabiltzen, eszena batetarako argia modu egokian lantzen eta audioak sinkronizatzen ikasiko dute kalitatezko bideoak egiteko. Gainera, lotsa gainditzeko eta kamararen aurrean komunikatzeko truko eta aholku batzuk emango zaizkie, hala, audientzia gehiago izateko.
Lan-plangintza, gidoilaritza eta proiektuen grabaketaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ikasi ondoren, edukiei forma emango diete ediziorako eta postprodukziorako programa bat erabiliz. Tailer honetan ikasitakoarekin, gaztetxoak beren kasa ikus-entzunezko eduki bat grabatzen, editatzen eta sarera igotzeko gai izango dira.
Ekarri esku-ordenadorea (Mac bada, hobeto) eta telefono mugikorra etxetik
BIDEO-JOKOAK (14-16 urte)
Bideo-joko zale amorratua al zara? Ziur noizbait galdetu diozula zure buruari “nola demontre egingo ote dituzte bideo-jokoak?”. Orain zuk ere baduzu bideo-jokoak egiten ikasteko aukera, UNITY bezalako ingurune profesional bat erabiliz, gainera. Diseinu lanetan ariko gara, baita kodetzen ere, hainbat tresna desberdin erabiliz. Prest al zaude bideo- jokoen garapenean murgiltzeko?
ARDUINO ROBOTIKA (15-16 urte)
Robotikan adituek Arduino erabiltzen dute! C++ lengoaian oinarritzen den tresna ahaltsu hau estandar bilakatu da jada ingeniarien artean, baina programatzen ikasteko abiapuntu itzela ere izan daiteke. Tailer teknologiko honetan roboten prototipoak egiteko teknikak eta programazioaren oinarriak modu dibertigarrian, erronkaz-erronka, landuko dira.
Plakak, kableak, LCD pantailak eta sentsoreak (argia eta distantzia) konektatu eta programatzeko prest? Zatoz ba! Proiektu desberdin eta dibertigarri asko egingo ditugu, halanola “semaforo” bat, auto telegidatua, edota datuak bidaliko ditugu interneteko edozein web orritara, baita waxapera ere.
WEBGUNEAK SORTZEN (15-16 urte)
Nola funtzionatzen dute hainbeste erabiltzen ditugun webguneek? Izan sare sozial ala online egunkari, egunero hainbat webgune bisitatzen ditugu. Ikastaro honetan zure webguneak egiten ikasiko duzu, haien atzean dagoen programazioa era erraz eta dibertigarrian landuz. Argazki, bideo edota testuak partekatzeko plataforma ezin hobea sortu ahal izango duzu, edukia antolatuz, itxura txukuna emanez… Eta batez ere, sormena landuz!
Agenda
| 08.30-09.30 | ZAINTZA |
| 09.30-13.30 | TEKNOLOGIA TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN |
| 13.30-14.30 | BAZKARIA: ORONA IDEO MENUA * |
| 14.30 | ITZULERAKO AUTOBUSA |
* Guregandik gehienez ere 200 km bitarteko lurretan hazi eta ondu diren sasoiko produktuekin prestatua.
* Menu bereziak behar dituzten haurrek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.30-11.00).
Prezioak
| Apirilak 15-17 | Apirilak 23-26 | Bi asteak | |
|---|---|---|---|
| A. (Bus joan-etorria) + Tailer teknologikoa + Bazkaria (09.30-14.30) | 130€ | 173€ | 270€ |
| B. Zaintza + Tailer teknologikoa + Bazkaria (08.30-13.30) | 130€ | 173€ | 270€ |
| C. Tailer teknologikoa + Bazkaria (09.30-14.30) | 120€ | 160€ | 250€ |
| D. Zaintza + Tailer teknologikoa (08.30-13.30) | 120€ | 160€ | 250€ |
| E. Tailer teknologikoa (09.30-13.30) | 105€ | 140€ | 220€ |
Deskontua -%30: familia ugariak eta gurasobakarrak, langabetuak, DBE eta GLL.
Autobusa
| BUS 1. Hondarribia – Irun – Pasaia – Errenteria – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Rekalde – Orona Ideo |
| BUS 2. Zarautz – Orio – Usurbil – Lasarte – Orona Ideo |
* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua dohain
.
Iturria eta kontserbazioa
SHA256: e163ef93a94fc43f9e8e3fa2e631154482cf8621b9accd8bade0032347f48654
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.