Scratch programatzen 2

SCRATCH programatzen 2

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Mundu mailan hezkuntzaren alorrean gehien erabiltzen den programazio-lengoaia. Ikastaro honetan istorio elkarreragileak, animazioak eta zailtasun maila desberdinetako bideo-jokoak sortuko dituzu. Horretarako, puzzleak egiten diren moduan konposatuz, pertsonaiei eta eskenatokiei aginduak emango dizkiezu, jolas entretenigarriak sortuz, soinu eta musikaren bidez girotuz.

Egindako jolas guztiak zure kontuan gordeta geldituko dira eta, gainera, zure lanak lagunekin eta senideekin partekatu ahal izango dituzu!

Edozein ordenagailu baliagarria izango da Scratch-ekin programatzeko; beraz, Windows, Mac edo Chromebook batekin egin dezakezu on line ikastaro hau.

Ikastaro honetan izen-emateko, baldintza hauetako bat betetzea gomendatzen da:

  • Scratch lengoaiaren (puzzle bidezko programazioa) oinarria ezagutzea.
  • “Oinarrizko Programazioa eta Zibersegurtasuna” ikastaroa eginik izatea.

ADI!
Ikastaro hau EZ da Scratch Programatzen 1 edota Bideo-Jokoak Programatzen 1 ikastaroen jarraipena

Adina: 8-10 urte
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

Aurkibidea

  1. UNITATEA. Scratch: Sarrera (6 Modulu)
  2. UNITATEA. Jolas sinpleak: Garapena (4 Modulu)
  3. UNITATEA. Jolasen edizioa: Birnahasketa (4 Modulu)
  4. UNITATEA. Sentsoreen erabilera (5 Modulu)
  5. UNITATEA. Jolas ezagunen programazioa I: bi jokalari (6 Modulu)
  6. UNITATEA. Jolas ezagunen programazioa II: klonazioa (5 Modulu)
  7. UNITATEA. Jolas konplexuen programazioa (5 Modulu)
  8. UNITATEA. Norbere proiektua (5 Modulu)

    ZALANTZAREN BAT? Bete ondoko galdetegia eta laster batean erantzungo dizugu.

    Izena eta abizenak

    Eposta

    Telefonoa

    Mezua

    This content is restricted