MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Ikastaro honetan istorio elkarreragileak, animazioak eta zailtasun maila ezberdinetako bideo-jokoak sortuko dituzu. Horretarako, puzzleak egiten diren moduan konposatuz, pertsonaiei eta eskenatokiei aginduak emango dizkiezu, jolas entretenigarriak sortuz, soinu eta musikaren bidez girotuz.
Egindako jolas guztiak zure kontuan gordeta geldituko dira eta, gainera, zure lanak lagunekin, senideekin edo ezagunekin partekatu ahal izango dituzu!
Edozein ordenagailu baliagarria izango da Scratch-ekin programatzeko, beraz, Windows, Mac edo Chromebook batekin egin dezakezu on line ikastaroa.
Ikastaro honetan zerotik hasiko gara programatzen, beraz, ez da aurreko ezagutzarik behar.
Animatu zaitez programaketaren munduan murgiltzera!
Adina: 8-10 urte
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: abendutik aurrera
Prezioa: 50 euro
Aurkibidea
- UNITATEA. Scratch: Sarrera (6 Modulu)
- UNITATEA. Jolas sinpleak: Garapena (4 Modulu)
- UNITATEA. Jolasen edizioa: Birnahasketa (4 Modulu)
- UNITATEA. Sentsoreen erabilera (5 Modulu)
- UNITATEA. Jolas ezagunen programazioa I: bi jokalari (6 Modulu)
- UNITATEA. Jolas ezagunen programazioa II: klonazioa (5 Modulu)
- UNITATEA. Jolas konplexuen programazioa (5 Modulu)
- UNITATEA. Norbere proiektua (5 Modulu)
Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 1bdee6c3a061ea7001a62929543ff7a869c06bb8c99ee1d6bd2a54bffa425e98
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.