NEGULAB 2022
NEGULAB 2022
Ikasleen gaitasun digitalak sustatzearen alde egin du Euskal Hezkuntza Sistema berriak aurtengo urtean. Kode_Eskolan 2013. urtean hasi ginen ildo hori lantzen, berrikuntza pedagogikoan jauzi bat emateko helburuarekin.
KODE_ESKOLA proiektuaren baitan Neguko Campus Teknologikoaren zortzigarren edizioa antolatu dugu, gure haur eta nerabeen artean ezagutza eta burujabetza digitala sustatzeko, ikaslea ikaskuntza prozesuaren erdigunean jarrita, trebetasun digitalen garapena indartzeko, ikasleek mende honetako erronkei arrakastaz aurre egiteko balioko diena, talentu digitalaren garapenak ekarriko baititu gizartearen aldaketa nagusiak.
Oporraldiek aukera aparta eskaintzen dute gure seme-alabek ikasteko duten gaitasuna sustatzeko. Aurtengo Neguko Campusean 5-14 urteko ume eta nerabeek bideo-jokoak, minecraft, scratch, robotika eta 3D inprimagailuak… programatzen eta zibersegurtasunaikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera izango dute, goizetan, lau ordu eta erdiko saioetan.
Gainera Campusean bazkaltzen geratzen direnek arratsaldetan jolasak eta ordenadorerik gabeko programazioa lantzeko aukera izango dute.
NON: Ondarreta, Donostiako EHUren Campusean (Elvira Zipitria eraikina)
NOIZ: Abenduak 26-30
ADINA: 5-14 urte
ORDUTEGIA: 09.00-13.30
(Zaintza 08.30-09.00 | Bazkaria 13.30-14.30 | Jolasak eta ordenadorerik gabeko programazioa 14.30-16.00)
*GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eta kargadorea eraman behar dituela egunero Udako Campusera.
AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK
TAILERRAK
PROGRAMAZIO LAB (5-7 urte)
Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobea da Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Ariketa osagarri gisa, Coding Games for Kids, Kodable, Light Bot eta FixTheFactory ere landuko dira. Etxean Ipad edo Android tableta bat baldin baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.
Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.
PROGRAMAZIO LAB (8-10 urte)
MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan konposatuz. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Ariketa osagarri gisa, code.org , Tynker eta Kodu ere landuko dira. Programatzen hasteko eta sakontzeko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!!
Ekarri zeure esku-ordenagailua eta kargadorea etxetik..
MINECRAFT (8-10 urte)
Minecraft, munduko bideo-joko ezagunenetakoa, tresna bikaina da programatzen ikasteko. Europako hainbat herrialdeetako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan dagoeneko Minecraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean, gaitasun digitala landuz eskolako edukiak garatzeko helburuarekin.
Haur eta gaztetxo gehienek Minecraft ezagutzen dute, erabiltzaile modura, eta oso gustuko dute. Horrek aukera paregabea ematen digu, jolasaren bidez, hainbat modutako edukiak sustatzeko, programazioa, robotika, arkitektura… landuz.
Kode_Eskolako Campusean Minetest software libreko programarekin ikasiko dugu Minecraftekin programatzen. Hala, jolastuz ikastea da tailer honen xedea!”
Ekarri etxetik zeure esku-ordenagailua eta kargadorea.
ROBOTIKA (11-13 urte)
Tailer honetan robotikaren oinarriak ikasiko dituzu: robotak eraikitzen, martxan jartzen, sentsoreak erabiltzen eta hainbat ariketa egiten. Prozesu honetan hainbat konpetentzia landuko dituzu: imajinazioa, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotekin erronka ugari burutu beharko dituzu: marrak jarraitzea, futbolean jolastea, oztopoak ekiditea… Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!
Ekarri zeure esku-ordenadorea edo tableta etxetik. Ez ahaztu kargadorea!.
ZER DA ZIBERSEGURTASUNA? (11-13 urte)
Internet gure egunerokotasunean erabiltzen dugu… komunikatzeko, lan egiteko, ikasteko edota lagun berriak egiteko eta ondo pasatzeko modu berriak eskaintzen baitizkigu. Baina hau guztia hala izanik, arrisku batzuk ere badakartza, eta ez txikiak gainera!
XXI. mendeko konpetentzia digitalen artean zibersegurtasuna gako bilakatu da. Geroz eta beharrezkoagoa bihurtu den konpetentzia da zibersegurtasuna, gure seme-alabek beren garapen pertsonalerako kaltegarriak diren edukiak ekidin eta Internet modu seguruan erabili dezaten.
Europako “Internet hobea haurrentzat” programaren ildotik, Kode_Eskolaren ikastaro honen helburua gaztetxoen artean Interneten erabilera segurua eta arduratsua sustatzea da, zibersegurtasunaren alderdi garrantzitsuenak ikasiz gure ikasleek inguruko kideen eta senideen sentsibilitatea ere indartu dezaten.
Ikastaro honetan 11-13 urteko haurrek on line izan dituzten bizipenen, zibersegurtasunaren garrantziaren eta ingurune digitalean haurrek dituzten eskubideen inguruko gogoetak partekatuko dituzte, honako eduki eta kontzeptu hauek garatuz: identitate digitala eta pribatutasuna, sare sozialetako arriskuak, IKTen gehiegizko erabilera, sextinga, on line iruzurrak, fake news eta buloak, eskolako ziberjazarpena, groominga, komunitate arriskutsuak, erabilera eta konfigurazio segurua…
Ziberjazarpena, groominga eta iruzurrak, Interneteko arrisku nagusiak
Ekarri zeure esku-ordenadorea etxetik. Ez ahaztu kargadorea!
BIDEOGINTZA (12-14 urte)
Ikus-entzunezko sorkuntzak eta teknologia berriek hezkuntzarako baliabide gisa dituzten aukerak arakatzea da ikastaro honen jomuga nagusia. Oinarrizko bideogintza, hau da, film laburrak nola sortu, editatu… ikasiko dute ikasleek. Kamarak erabiltzen, eszena batetarako argia modu egokian lantzen, audioak sinkronizatzen… Bost ataletan banatuko da ikasleen lana: 1. preprodukzio lanak, 2. gidoia sortzea, 3. grabazioa egitea, 4. musika eta audioa, eta 5. bideoa editatzea.
Ekarri esku-ordenadorea eta telefono mugikorra etxetik. Ez ahaztu kargadorea!
AGENDA
08.30-09.00 | ZAINTZA |
09.00-13.30 | PROGRAMAZIO TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN |
13.30-14.30 | BAZKARIA |
14.30-16.30 | JOLASAK ETA ORDENADORERIK GABEKO PROGRAMAZIOA |
* Menu bereziak behar dituzten haurrek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.30-11.00).
PREZIOAK
TAILER TEKNOLOGIKOAK (09.00-13.30) | 185€ |
+ Bazkaria (13.30-14.30) | +50€ |
+ Joan-etorrirako autobusa eta arratsaldeko jarduerak 16:00ak arte | +70€ |
- Zaintza doan8:30-9:00 y 14.30-15.00.
- Menua: bi platera eta postrea.
Bekak –%5: familia ugariak eta gurasobakarrak, langabetuak.
AUTOBUSA
BUS. Hondarribia – Irun – Pasaia – Errenteria – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Errekalde – EHU Campusa |
* Autobusa arratsaldeko 16:00ak arte geratzen direnentzat bakarrik da.
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua. Bizikletak uzteko lekua ere badago.
* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).
IZEN-EMATEKO GALDETEGIA