UDALAB IDEO Campus Teknologikoa 2019

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2019-07-18

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

UDALAB IDEO Campus Teknologikoa

Udako oporrek aukera aparta eskaintzen dute gure seme-alabek ikasteko duten gaitasuna sustatzeko.

Horregatik KODE_ESKOLA proiektuaren baitan bosgarren Udako Campus Teknologikoa antolatu dugu, Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure haur eta nerabeen artean ezagutza eta ekintzailetza teknologikoa sustatzeko eta gure gizartean duen garrantziari buruz kontzientziatzeko.

Aurtengo Udako Campusean 5-16 urteko ume eta nerabeek bideo-jokoak, aplikazioak, webguneak, robotak… programatzen ikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera izango dute. Gainera, uda izanik, programazio-tailerrak beste motatako jarduerekin osatuko dira, bazkaldu ondoren: ordenadorerik gabeko programazioa, kirolak, zibersegurtasuna lantzeko filmak, debateak eta jolasak…

NON: Orona Ideo
NOIZ: Uztailak 1-5 | Uztailak 8-12 | Uztailak 15-19
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30
(Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30 | Kirola/Jolasak 14.30-16.00)

UdaLab Ideo campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz.

Programatzen ikasiko dute, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoak…), euskaraz edo ingelesez, gazte-gaztetatik haien bokazio teknologikoa pitz dadin.

Kode_Eskola metodoak oinarrizko zenbait gaitasun garatzen laguntzen du. Gaitasun horiek beharrezkoak izango dituzte gure ikasleek, bai eskolan bai beren etorkizun profesionalean. Horrez gain, lagungarria da bokazio teknologikoak garatzeko ere.

TECHLAB IDEO 2019 irudiak

*GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar duela Udako Campusera.

AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK

PROGRAMAZIO LAB (5-7 urte)

Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobea da Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Ariketa osagarri gisa, Coding Games for Kids eta Kodable ere landuko dira. Etxean Ipad edo Android tableta bat baldin baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.

Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.

PROGRAMAZIO LAB (8-10 urte)

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan konposatuz. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Ariketa osagarri gisa, code.org eta Tynker ere landuko dira. Programatzen hasteko eta sakontzeko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!!

Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik.

MINECRAFT (8-10 urte)

Munduko bideo-joko ezagunena, tresna bikaina da programatzen ikasteko! Aste Santuko Campusean Minecraft Education Edition bertsioarekin egingo dugu lan. Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeetan dagoeneko MineCraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta edukiak sustatzeko helburuarekin. Gainera, ingelesa ere lantzen da, programatzeko aginduak ingelesez baitaude. Emaitza: dibertituz ikasi!

Ekarri etxetik zeure esku-ordenagailua.

BIDEO-JOKOAK (11-14 urte)

Bideo-jokoak diseinatzeko plataforma digital bat erabiliko da, ROBLOX izenekoa. Horren bidez, erraza da fisikaren eta programazioaren munduan barneratzen hastea.
Hezkuntza-software horren xedea da fisikarekiko eta sormenarekiko interesa piztea, bideo-jokoak sortuz LUA programazio-lengoaiaren bidez.
Plataforma horri esker 3Dko munduak editatu eta sor daitezke. Gainera, jokoa bera garatu ostean, argitaratzeko, partekatzeko eta lagunekin jokatzeko aukera ematen du, edozein plataformatan (kontsolan, mugikorrean…).

MAKEBLOCK ROBOTIKA (12-14 urte)

Tailer honetan robotikaren oinarriak ikasiko dituzu: robotak eraikitzen, martxan jartzen, sentsoreak erabiltzen eta hainbat ariketa egiten. Prozesu honetan hainbat konpetentzia landuko dituzu: imajinazioa, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotekin erronka ugari burutu beharko dituzu: marrak jarraitzea, futbolean jolastea, oztopoak ekiditea… Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!

Ekarri zeure esku-ordenadorea edo tableta etxetik.

IZAN YOUTUBER (12-14 urte)

Ikus-entzunezko tailer honetan gaztetxoak Interneterako bideoen munduan murgilduko dira. Kamarak erabiltzen, eszena batetarako argia modu egokian lantzen eta audioak sinkronizatzen ikasiko dute kalitatezko bideoak egiteko. Gainera, lotsa gainditzeko eta kamararen aurrean komunikatzeko truko eta aholku batzuk emango zaizkie, hala, audientzia gehiago izateko.
Lan-plangintza, gidoilaritza eta proiektuen grabaketaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ikasi ondoren, edukiei forma emango diete ediziorako eta postprodukziorako programa bat erabiliz. Tailer honetan ikasitakoarekin, gaztetxoak beren kasa ikus-entzunezko eduki bat grabatzen, editatzen eta sarera igotzeko gai izango dira.

Ekarri esku-ordenadorea (Mac bada, hobeto) eta telefono mugikorra etxetik

APLIKAZIOAK SORTZEN (14-16 urte)

Tailer teknologiko honetan zeure aplikazioa sortuko duzu, telefono mugikorrerako, App Inventor programazio-tresna erabiltzen ikasiz. Baliabide horrekin aplikazio xumeak, eta baita konplexuagoak ere, sor daitezke.
App Inventor bloke bidez garatzen den programazio-lengoaia da (eraikuntza jolas baten moduan). Telefono mugikorraren “burmuinari” aginduak emateko erabiliko duzu, zeure aplikazioa sortuz!

Ekarri esku-ordenadorea eta telefono mugikorra etxetik (Android bada, hobeto)

BIDEO-JOKO PROGRAMATZAILE (14-16 urte)

Bideo-joko zale amorratua al zara? Ziur noizbait galdetu diozula zure buruari “nola demontre egingo ote dituzte bideo-jokoak?”. Orain zuk ere baduzu bideo-jokoak egiten ikasteko aukera, UNITY bezalako ingurune profesional bat erabiliz, gainera. Diseinu lanetan ariko gara, baita kodetzen ere, hainbat tresna desberdin erabiliz. Prest al zaude bideo- jokoen garapenean murgiltzeko?

ARDUINO ROBOTIKA (15-16 urte)

Robotikan adituek Arduino erabiltzen dute! C++ lengoaian oinarritzen den tresna ahaltsu hau estandar bilakatu da jada ingeniarien artean, baina programatzen ikasteko abiapuntu itzela ere izan daiteke. Tailer teknologiko honetan roboten prototipoak egiteko teknikak eta programazioaren oinarriak modu dibertigarrian, erronkaz-erronka, landuko dira.

Plakak, kableak, LCD pantailak eta sentsoreak (argia eta distantzia) konektatu eta programatzeko prest? Zatoz ba! Proiektu desberdin eta dibertigarri asko egingo ditugu, halanola “semaforo” bat, auto telegidatua, edota datuak bidaliko ditugu interneteko edozein web orritara, baita waxapera ere.

WEBGUNEAK SORTZEN (15-16 urte)

Nola funtzionatzen dute hainbeste erabiltzen ditugun webguneek? Izan sare sozial ala online egunkari, egunero hainbat webgune bisitatzen ditugu. Ikastaro honetan zure webguneak egiten ikasiko duzu, haien atzean dagoen programazioa era erraz eta dibertigarrian landuz. Argazki, bideo edota testuak partekatzeko plataforma ezin hobea sortu ahal izango duzu, edukia antolatuz, itxura txukuna emanez… Eta batez ere, sormena landuz!

Agenda

08.30-09.30 ZAINTZA
09.30-13.30 TEKNOLOGIA TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN
13.30-14.30 BAZKARIA: ORONA IDEO MENUA *
14.30-16:00 ARRATSALDEKO JARDUERAK: jolasak, kirolak, filmak…

* Guregandik gehienez ere 200 km bitarteko lurretan hazi eta ondu diren sasoiko produktuekin prestatua.
* Menu bereziak behar dituzten haurrek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.30-11.00).

Prezioak

Aste
bat
Bi
aste
Hiru
asteak
A. (Bus joan-etorria) + Tailer teknologikoa + Bazkaria + Arratsaldeko jarduerak (09.30-16.00) 230€ 450€ 650€
B. Zaintza + Tailer teknologikoa + Bazkaria  (08.30-14.30) 216€ 422€ 608€
C. Tailer teknologikoa + Bazkaria (09.30-14.30) 200€ 390€ 560€
D. Zaintza + Tailer teknologikoa (08.30-13.30) 200€ 390€ 560€
E. Tailer teknologikoa  (09.30-13.30) 175€ 340€ 485€

Datak: Uztailak 1-5 | Uztailak 8-12 | Uztailak 15-19
Bekak: -%30:
familia ugariak eta gurasobakarrak, langabetuak, DBE eta GLL.

Autobusa

BUS 1.Hondarribia – Irun – Pasaia – Errenteria – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Rekalde – Orona Ideo
BUS 2.Zarautz – Orio – Usurbil – Lasarte – Orona Ideo

* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua dohain
.

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2019-07-18 UTC

SHA256: 2571d078398b3f8b54fd3f39ac1b76dec427641ed9554819ff61b6dbdc1662a0

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.