UdaLab Ideo 2020 oharra - Kode Eskola

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2024-12-12

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

Orona Fundazioak, COVID-19aren krisialdia dela-eta, enpresa gisa bete behar dituen protokoloen eraginez, ez da posible izango aurtengo UDALAB.IDEO Campus Teknologikoa IDEO egoitzan egitea. Salbuespen gisa, aurtengo edizioa Hernaniko Aratz ikastetxean (lehen Inmakulada Ikastetxea) egingo da (Orona Ideotik 3 minututara kotxez).

Udako campus teknologikoa aurrera eraman ahal izateko, zuen kolaborazioa eskatu nahi dizuegu, aurten ezin baitugu eskaini Orona Fundazioaren menua bazkaritarako. Hori dela-eta, 16.00ak arte geratzen diren umeei etxetik bazkaria tupper batean ekartzeko eskatu nahi dizuegu. Bestalde, betiko moduan, nahi duenak autobusa izango du joan-etorrirako.

Garai konplikatuak izanik, pozik gaude ekintza bertan behera ez uztea lortu dugulako, Orona Fundazioaren eta Aratz ikastetxearen laguntzarekin, eta batez ere, zuen pazientzia eta gure egoerarekiko izan duzuen konplizitateagatik.

ESKERRIK ASKO, bihotzez.

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2024-12-12 UTC

SHA256: 60f15011c87b23d5bd64d71aaa3fe72ceb889c574229c4b10dc08a79cf421c4d

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.