5-16 urteko ume eta gaztetxoei zuzendutako Campus Teknologikoak udako (UDALAB.IDEO), Aste Santuko (TECHLAB.IDEO) eta Gabonetako (NEGULAB.IDEO) oporretan garatzen dira Orona Ideo eraikinean. Nahi dutenentzat bazkaria eta joan-etorrirako autobusarekin.
| BUS 1. Hondarribia – Irun – Pasaia – Errenteria – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Rekalde – Orona Ideo |
| BUS 2. Zarautz – Orio – Usurbil – Lasarte-Oria – Orona Ideo |
Bideo-jokoak, robotak, 3D inpresioa… eta gehiago programatzen ikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera paregabea. Gainera, oporrak izanik, programazio-tailerrak beste motatako jarduerekin osatuko dira, urtaroaren arabera: ordenadorerik gabeko programazioa, zibersegurtasuna, kirola…
IDEO Campus Teknologikoetan ume eta gaztetxoak programatzen hasiko dira, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak…), euskaraz edo ingelesez, gazte-gaztetatik haien bokazio eta sormen teknologikoa pitz dadin.
Kode_Eskola metodoak oinarrizko zenbait gaitasun garatzen laguntzen du burujabetza eta ekintzailetza teknologikoa sustatzeko. Gaitasun horiek beharrezkoak izango dituzte gure ikasleek, bai eskolan bai beren etorkizun profesionalean, eta baita ahalduntze pertsonalean ere.
NON: Orona IDEO
NOIZ: UDA / ASTE SANTUA / GABONAK
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30 (Tailer Teknologikoa) Nahi duenak: Zaintza / Autobusa / Bazkaria
- Bekak: -%10: familia ugariak eta gurasobakarrak, langabetuak, DBE eta GLL.
- Aparkalekua doan auto eta bizikletentzat.
IRUDIAK Gabonetako NeguLab Ideo 2019
Azken berriak
Negulab Ideo 2020
Aza 16, 2020 | Campus teknologikoak
Aurtengo Gabonetako NeguLab IDEO campus teknologikoari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea azaroak 23-tik aurrera
Udalab Ideo 2020
Uzt 21, 2020 | Campus teknologikoak
Hementxe dituzue aurtengo Canpuseko irudi batzuk, zuen seme-alabekin partekatzeko.
Esker mila zuen parte hartzeagatik, eta ondo ibili udan!!
NeguLab Ideo 2019
Urt 9, 2020 | Campus teknologikoak
2019-ko NeguLab Ideoren argazkiak eskugarri.

Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 1a9d5f6e6b873cf7d6b5a564d7b09273353be3c2cf5067ac0a9c7aa4698dcc38
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.