UdaLab 2025
Aurten gure hamahirugarren Udako Campusak berrikuntza handi bat dakar: Adimen Artifiziala (AA) landuko dugu tailer teknologikoetan! AA mundua eraldatzen ari da, eta funtsezkoa da gaztetxoek AA sormenez, etikoki eta arduraz ulertzen eta erabiltzen ikastea.
Testuinguru horretan, Kode_Eskolan uste dugu hezkuntza eta alfabetizazio digitala oinarrizko beharra dela. Kontua ez da programatzen ikastea bakarrik, baita teknologia berriek gure egunerokotasunean nola eragiten duten ulertzea ere.
IA dagoeneko presente dago laguntzaile birtualetan, Interneteko bilaketetan, serieen gomendioetan, bideo-jokoetan eta ikasteko edo marrazteko erabiltzen ditugun aplikazioetan.
Haurrak eta gazteak teknologiaren kontsumitzaile izatea nahi dugu, edo teknologia sortzen eta ulertzen ikastea?
Adin goiztiarretan programatzen eta AA ikasteak lagundu egiten du:
🚀 Pentsamendu konputazionala garatzen.
🔍 Pentsamendu kritikoa sustatzen.
🛠️ Sormena lantzen, eta ez kontsumitzen bakarrik.
🦾 Etorkizunerako prestatzen.
Hori guztia Kode_Eskola-ren esentzia galdu gabe: jolastuz, esperimentatuz eta taldean lan eginez ikastea.
Zure semea edo alaba teknologiaren kontsumitzailea izateaz gain, nola funtzionatzen duen eta erabiltzaile kritikoa izatea nahi baduzu, Udako Campus hau harentzat da.
Eta gogoratu, bazkaltzen geratzen direnentzat, jakin-mina, jolasa eta ikaskuntza elikatzen jarraitzen duten jarduera osagarri batzuk prestatu ditugula: Ondarretako uretako jarduerak 16:30ak arte eta, euria egiten badu, zibersegurtasunari eta AAren etikari buruzko dinamika desentxufatuak.
NON: Olarain (Campus UPV Donostia)
NOIZ: ekainak 23 – 27 / ekainak 30 – uztailak 4 / uztailak 7 – 11
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.00-13.30
(Zaintza 08.30-09.00 | Bazkaria 13.30-14.30 | Kirola/Uretako jarduerak Ondarretan 14.30-16.30)
UdaLab 2025 tailerrak (5-16 urte)
Jolastuz programatzen
5-7 urte
Aukera hau abiapuntu ezinhobea da haurrak programazioaren logika lantzen hasteko. Jolas dibertigarrien bidez, haurrek funtsezko kontzeptuak ikasiko dituzte, hala nola sekuentziazioa, lateraltasuna, espazioaren nozioa, talde-lana, bizikidetza…, jakin-mina eta sormena garatuz.
Umeek Scratch erabiliko dute gehienbat, baina beste hainbat jarduera osagarri ere burutuko dituzte, hala nola Coding Games for Kids, Kodable, Light Bot, Tynker eta FixTheFactory, umeen pentsamendu konputazionalaren garapena are gehiago bultzatuko dutenak. Kode_Eskolak sortutako material didaktikoekin eta oihalekin jolas eta jarduera desentxufatuak ere egingo dituzte kode bitarra lantzeko.
iPad edo Android tablet bat baduzu, tailer hau aukera egokia da etxeko txikienek pentsamendu konputazionala garatzen has daitezen jolasten eta dibertitzen diren bitartean. Bereziki haur ez irakurleentzat eta neoirakurleentzat pentsatutako tailerra da hau.
💻 Ekarri zure tableta eta kargadorea!
Bloketako programazioa
8-9 urte
Bloketako programazioak ikaskuntza-prozesua sinplifikatzen du, bereziki hasiberrientzat, kode konplexua idazteko beharrik ez baitu. Bloketako programazioa programazio-blokeak modu zehatzean mugitzean, konpilatzean eta arrastatzean datza, programak aurreikusitako agindua edo zeregina bete dezan.
Tailer honetan batez ere Scratch erabiliko da, bloketako programazio bisuala eta intuitiboa lantzeko, pentsamendu konputazionala garatzen hasteko aproposa dena. Kodea idatzi beharrean, arrastatu eta kode blokeak konektatzen dira, kolore eta funtzio desberdinetako puzzle bat balitz bezala programak, jokoak edo istorio interaktiboak sortzeko, ahotserako eta aurpegia ezagutzeko AA luzapenak gehituz.
Ikasi zerotik blokeetan programatzen Scratch edo Godot bezalako tresnekin:
- Oinarrizko chatbot bat sortu, baldintzekin eta erantzunekin, datu pertsonalak partekatu gabe.
- Phishing erasoak simulatu.
- Oinarrizko AA duten jokoak garatu.
- Menu interaktiboak inplementatu eta partekatu.
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua (edo Chromebook-a) eta kargadorea!
Plaka programagarria eta Adimen Artifiziala
8-10 urte
Oinarrizko ikastaro hau ezinhobea da programatzen ikasten hasten direnentzat. Micro:Bit erabiliko dugu, jolastuz ikasteko pentsatutako kode-hizkuntza erraza duen plaka programagarri txiki bat. Horrekin, haurrek proiektu interaktiboak diseinatuko dituzte, sentsoreak eta LED argiak arakatuko dituzte, eta AAren funtsezko kontzeptuak ikasiko dituzte, halanola patroiak ezagutzea, erabakiak hartzea eta algoritmoen funtzionamendua.
Adimen Artifiziala Micro: Bit-en bidez ikasteak honako hauek sustatzen ditu adin goiztiarretan:
- Pentsamendu logikoa eta sormen teknologikoa.
- Makinek nola “ikasten” duten ulertzea.
- Modu dibertigarrian programatzen ikastea.
- Teknologiaren eragin etiko eta sozialaz jabetzea.
Jakin-mina pizteko, irudimena sustatzeko eta sormen teknologikoan lehen urratsak emateko tailer aproposa. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, jakin-mina eta jolastuz ikasteko gogoa baino ez!
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua (edo Chromebook-a) eta kargadorea!
3D diseinua eta elektronica
11-12 urte
3D diseinua eta elektronika denbora errealeko simulazioekin ikasteko pentsatua dago tailer hau. Hala, Tinkercad erabiliz, prototipoak eraikitzen ikasteko sormena landuko dute umeek tailer honetan.
- 3D diseinua: objektuak zerotik sortu eta inprimatzeko prest dauden piezak modelatzen ikasiko dute.
- Zirkuitu elektronikoak: Arduino plakekin, sentsoreekin, LEDekin eta motorrekin esperimentatuko dute, osagai fisikoen beharrik gabe.
- Programazioa blokeetan eta testuan: bakoitzak bere zirkuitua programatuko du logika sinplea erabiliz edota Arduino lengoaiaren kodearekin.
Tailer egokia sormena, teknologia eta pentsamendu logikoa uztartu nahi dituenarentzat. Ingeniaritzarako, diseinurako eta robotikarako funtsezko gaitasunak garatzen ditu.
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua (edo Chromebook-a) eta kargadorea!
Tresna digitalen tailerra
12-14 urte
Gustatuko litzaizuke argazkiak hobetzen, ilustrazio digitalak sortzen edo muntaia bereziak egiten ikastea? Tailer honetan tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu: Gimp-ekin irudien edizioaren munduan murgilduko zara, eta diseinu grafikoa landuko duzu Canva erabiltzen ikasiz.
Eman izena tailer honetan zure sormena garatu eta komunikazio grafikoa landu nahi badituzu, hezkuntza-sisteman gero eta gehiago baloratzen eta erabiltzen baita gaitasun hori.
Honakoak eta gehiago egiten ikasiko duzu:
- Argazkiak hobetu.
- Efektu bisualak eta muntaiak sortu.
- Grafikoak zerotik hasita diseinatzen ikasi eta haien estilo bisuala landu.
- Aurkezpenak, posterrak, azalak eta liburuxkak egin, eta online partekatu.
Ez duzu aldez aurreko ezagupenik behar, soilik tresna digitalekin esploratzeko eta esperimentatzeko gogoa.
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua eta kargadorea!
Programazioaren hastapenak. Zure lehen urratsa kodearen munduan!
13-16 urte
Zerotik hasita programatzen ikasi nahi duzu? Tailer hau zuretzat da! Abiapuntu ezin hobea da Python idatzizko programazio-lengoaia ikastea, teknologiaren, zientziaren eta Adimen Artifizialaren mundo mailan gehien erabiltzen den lengoaietako bat baita.
Derrigorrezkoa Udako Campus honetako AAren inguruko tailerretan parte hartu nahi baldin baduzu eta orain arte Python ezagutzeko aukerarik izan ez baduzu.
Aukera bikaina programatzen ikasi nahi baduzu (nahiz eta oraindik AA ez interesatu).
Tailer honetan programazioaren oinarriak ikasiko dituzu, modu praktikoan eta dibertigarrian. Gainera, ikasitakoa lehen egunetik aplikatzeko aukera emango dizuten proiektuak landuko dituzu. Hala, prest egongo zara Udako Campus honetan bertan hurrengo urratsa emateko, tailer hauetan izena ematen baduzu:
🧠 “Ikasi AA programatzen”: ezagutu makinek nola ikasten duten.
🌐 “AA eta webgune adimendunak “: pentsatzeko gai diren webguneak sortu.
Oinarririk gabe, ezin aurrera egin: inoiz Python ez baduzu ikasi, tailer hau zure pasaportea da beldurrik gabe Adimen Artifizialaren munduan murgiltzeko.
📅 Udako Campuseko lehenengo astean soilik egingo da tailer hau. Erreserbatu zure plaza lehenbailehen!
💻Ekarri zure esku-ordenagailua (edo Chromebook-a) eta kargadorea!
Adimen Artifiziala eta webgune adimendunak
13-16 urte
Tailer honetan webguneak zerotik diseinatzen eta programatzen ikasiko duzu, funtzioak automatizatzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko Adimen Artifizialeko tresnak integratuz. Egin jauzi bat web garapenaren etorkizunera! Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar AAn, baina bai Pythonen idatzizko programazioaren oinarriak jakitea.
Tailer honetan ikusi eta ikasiko duzu AAk nola eralda dezakeen zure webgunea tresna eraginkor bihurtuz.
📊 AA eguneroko bizitzan
Gemini bezalako tresnak erabiliko ditugu honako hauek ikasteko:
- Informazioa modu eraginkorragoan bilatzen.
- Dokumentu, aurkezpen eta laburpen automatikoak sortzen.
- Albiste faltsuak identifikatzen eta gure nortasun digitala babesten.
💬 Hausnarketa eta kontzientzia digitala
AAren erabilera etikoak aztertuko ditugu, dituen arrisku eta abantailei buruz eztabaidatuko dugu, eta modu arduratsu eta seguruan erabiltzen ikasiko dugu.
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua eta kargadorea!
Adimen Artifiziala bloke bidez
10-12 urte
Jakin nahi duzu Adimen Artifizila erabiliz zenbat gauza egin dezakezun? Tailer honetan AAren munduan murgilduko zara, programatzen ez badakizu ere.
AA gure egunerokotasunaren parte da: mugikorretan, sare sozialetan, bideo-jokoetan, app-etan… eta askoz gehiago! Tailer honetan, AAren unibertso liluragarrian murgilduko zara ikuspegi praktiko eta hurbiletik, programazioari buruzko aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe.
🌍 Zer egingo duzu?
🔎 Ikusi eta ikasiko duzu AA-k:
- Irudiak eta aurpegiak ezagutzen ditu (ordenagailu bidezko ikusmena).
- Testuak ulertzen eta sortzen ditu (hizkuntza naturalaren prozesamendua).
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua (edo Chromebook-a) eta kargadorea!
Adimen Artifiziala sortzen
+15 urte
Ikusi nola funtzionatzen duen AA-k eta sortu zure ereduak Python erabiliz. Tailer honetan ikaskuntza automatikoaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu, eta irudiak ezagutu, testuak sortu eta erabakiak hartu ditzaketen programa txikiak garatuko dituzu. Arakatu teknologiaren etorkizuna, programatzeko gaitasunak hobetzen dituzun bitartean!
Aldez aurretik Python ezagutzea eskatzen da, baina ez AA.
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua (edo Chromebook-a) eta kargadorea!
Unity: bideo-jokoak sortzen
14-16 urte
Tailer honetan zerotik hasita bideo-joko baten sorkuntza esperimentatu ahal izango duzu. Unity bideo-jokoen motorra da, eta industriako profesional gehienek erabiltzen dute. Unityrekin edozein plataformatarako bideo-jokoak egin daitezke. Gainera, Unity da motorrik ezagunena mundu mailan. Unity asset-etan zentratzen da eta ez kodean. Horrek esan nahi du ez dela C# programazioan aditua izan behar proiektu bat garatzeko.
Tailer honetan zeure bideo-jokoa sortuko duzu, baliabide grafikoak eta audio-baliabideak erabiliz eta jokoen mekanikak programatuz.
💻 Ekarri zure esku-ordenagailua eta kargadorea!