Kaixo lagunok!
2022an ziklo berritzaile bati hasiera eman nahi diogu. Horretarako, espazio berri eta ezinhobe bat lortu dugu zuentzat, Donostian bertan, EHUren campusean, zelai eta zuhaitzez inguratuta eta hondartzaren ondoan: OLARAIN etxea, Ondarreta pasealekuan.
Ahal duzuenok, Campusera autobusez edo bizikletaz joateko animatu nahi zaituztegu, gaztetxoen artean garraio jasangarria bultzatu nahi dugu eta!
NON: OLARAIN (Donostiako EHUren campusean)
NOIZ: ekainak 27-uztailak 1 / uztailak 4-8 / uztailak 11-15
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.00-13.30 (Tailer Teknologikoa).
Nahi duenak honako hauek ere bai: Zaintza / Autobusa / Bazkaria / Kirola
- Bekak: -%10: familia ugariak, gurasobakarrak, langabetuak.
- Aparkalekua doan auto eta bizikletentzat.
IRUDIAK Aste Santuko Campusa 2022 TechLab
Azken berriak
Negulab Ideo 2020
Aza 16, 2020 | Campus teknologikoak
Aurtengo Gabonetako NeguLab IDEO campus teknologikoari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea azaroak 23-tik aurrera
Udalab Ideo 2020
Uzt 21, 2020 | Campus teknologikoak
Hementxe dituzue aurtengo Canpuseko irudi batzuk, zuen seme-alabekin partekatzeko.
Esker mila zuen parte hartzeagatik, eta ondo ibili udan!!
NeguLab Ideo 2019
Urt 9, 2020 | Campus teknologikoak
2019-ko NeguLab Ideoren argazkiak eskugarri.

Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 1052178289bb0f52b82d6b8a60bc61406aafbca8b54bd6191b6c124e6fd7125a
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.