Udako Campus Teknologikoa
UdaLAB 2022
Ikasleen gaitasun digitalak sustatzearen alde egin du Euskal Hezkuntza Sistema berriak aurtengo urtean. Kode_Eskolan 2013. urtean hasi ginen ildo hori lantzen, berrikuntza pedagogikoan jauzi bat emateko helburuarekin.
KODE_ESKOLA proiektuaren baitan Udako Campus Teknologikoaren zazpigarren edizioa antolatu dugu, gure haur eta nerabeen artean ezagutza eta burujabetza digitala sustatzeko, ikaslea ikaskuntza prozesuaren erdigunean jarrita, trebetasun digitalen garapena indartzeko, ikasleek mende honetako erronkei arrakastaz aurre egiteko balioko diena, talentu digitalaren garapenak ekarriko baititu gizartearen aldaketa nagusiak.
Oporraldiek aukera aparta eskaintzen dute gure seme-alabek ikasteko duten gaitasuna sustatzeko. Aurtengo Udako Campusean 5-16 urteko ume eta nerabeek bideo-jokoak, minecraft, scratch, robotika, webguneak, 3D inprimagailuak, arduino, unity, python, arduino… programatzen ikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera izango dute, goizetan, lau ordu eta erdiko saioetan.
Udan gaudenez eta natura eta kirola sustatzea ere gustuko dugulako, Campusean bazkaltzen geratzen direnek arratsaldetan Ondarretako hondartzan uretako jarduera dibertigarriak egiteko aukera izango dute (Sup, Kayak, Big Sup, Snorkel…), adinaren arabera sailkatutako taldeetan, Real Club de Tenis-eko monitoreen eskutik.
*OHARRA: Azken egunean, uztailak 15, Campuseko parte hartzaile guztiak eta haien senideak Olaraingo Auditorioan ospatuko dugun amaierako ekitaldira gonbidatuko ditugu, Udako Campusean egindako lana erakusteko helburuarekin.
NON: Olarain (Donostiako EHUren campusean)
NOIZ: Ekainak 27 – Uztailak 1 / Uztailak 4-8 / Uztailak 11-15
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.00-13.30
(Zaintza 08.30-09.00 | Bazkaria 13.30-14.30 | Kirola/Uretako jarduerak Ondarretako hondartzan 14.30-16.30)
*GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eta kargadorea eraman behar dituela egunero Udako Campusera.
AUKERATU ZURE TAILERRA ETA EMAN IZENA!
PLAZA MUGATUAK
Tailerrak
PROGRAMAZIO LAB (5-7 urte)
Txikienak programazioaren munduan murgiltzeko tresna ezinhobea da Scratch jr. Sekuentziazioa, lateralitatea eta dimentsio espaziala lantzen dira, guzti hau talde lanean oinarritutako errespetuzko giroan. Ariketa osagarri gisa, Coding Games for Kids, Kodable, Light Bot eta FixTheFactory ere landuko dira. Etxean Ipad edo Android tableta bat baldin baduzu, aukera bikaina txikienak jolastuz programatzen ikasten hasteko. Irakurtzen ez dakitenentzat edota irakurtzen hasiberriak direnentzat pentsatua eta diseinatua.
Ekarri zeure tableta etxetik: Ipad edo Android.
PROGRAMAZIO LAB (8-10 urte)
MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Tailer honetan istorio elkarreragileak, animazioak, bideo-jokoak eta musika sortuko dituzu, pertsonaiak, eskenatokiak, mugimenduak eta soinuak puzzleak egiten diren moduan konposatuz. Gainera zure lanak lagunekin partekatu ahal izango dituzu web batean. Ariketa osagarri gisa, code.org , Tynker eta Kodu ere landuko dira. Programatzen hasteko eta sakontzeko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!!
Ekarri zeure esku-ordenagailua eta kargadorea etxetik..
MINECRAFT (8-10 urte)
Minecraft, munduko bideo-joko ezagunenetakoa, tresna bikaina da programatzen ikasteko! Kode_Eskolako Campusean Minecraft Education Edition bertsioarekin egingo dugu lan. Europako hainbat herrialdeetako ikastetxeetan dagoeneko MineCraften erabilera txertatua dago haien eskola-kurrikulumean hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta edukiak sustatzeko helburuarekin. Gainera, ingelesa ere lantzen da, programatzeko aginduak ingelesez baitaude. Emaitza: dibertituz ikasi!
Ekarri etxetik zeure esku-ordenagailua eta kargadorea.
ROBOTIKA (11-13 urte)
Tailer honetan robotikaren oinarriak ikasiko dituzu: robotak eraikitzen, martxan jartzen, sentsoreak erabiltzen eta hainbat ariketa egiten. Prozesu honetan hainbat konpetentzia landuko dituzu: imajinazioa, diseinua, pentsamendu logikoa, programazioa, denboraren kudeaketa eta talde lana. Eraikitako robotekin erronka ugari burutu beharko dituzu: marrak jarraitzea, futbolean jolastea, oztopoak ekiditea… Zure aurreneko esperientzia proiektu tekniko batean eta haren programazioan!
Ekarri zeure esku-ordenadorea edo tableta etxetik. Ez ahaztu kargadorea!.
ZER DA ZIBERSEGURTASUNA? INTERNETEN ERABILERA ARDURATSUA (11-13 urte)
Internet gure egunerokotasunean erabiltzen dugu… komunikatzeko, lan egiteko, ikasteko edota lagun berriak egiteko eta ondo pasatzeko modu berriak eskaintzen baitizkigu. Baina hau guztia hala izanik, arrisku batzuk ere badakartza, eta ez txikiak gainera!
XXI. mendeko konpetentzia digitalen artean zibersegurtasuna gako bilakatu da. Geroz eta beharrezkoagoa bihurtu den konpetentzia da zibersegurtasuna, gure seme-alabek beren garapen pertsonalerako kaltegarriak diren edukiak ekidin eta Internet modu seguruan erabili dezaten. Ikastaro honetan prebentzioa eta sentsibilizazioa landuko dira.
Europako “Internet hobea haurrentzat” programaren ildotik, Kode_Eskolaren ikastaro honen helburua gaztetxoen artean Interneten erabilera segurua eta arduratsua sustatzea da, zibersegurtasunaren alderdi garrantzitsuenak ikasiz gure ikasleek inguruko kideen eta senideen sentsibilitatea ere indartu dezaten.
Ikastaro honetan 11-13 urteko haurrek on line izan dituzten bizipenen, zibersegurtasunaren garrantziaren eta ingurune digitalean haurrek dituzten eskubideen inguruko gogoetak partekatuko dituzte, honako eduki eta kontzeptu hauek garatuz: identitate digitala eta pribatutasuna, sare sozialetako arriskuak, IKTen gehiegizko erabilera, sextinga, on line iruzurrak, fake news eta buloak, eskolako ziberjazarpena, groominga, komunitate arriskutsuak, erabilera eta konfigurazio segurua…
Ziberjazarpena, groominga eta iruzurrak, Interneteko arrisku nagusiak
Ekarri zeure esku-ordenadorea etxetik. Ez ahaztu kargadorea!
BIDEOGINTZA (12-14 urte)
Ikus-entzunezko sorkuntzak eta teknologia berriek hezkuntzarako baliabide gisa dituzten aukerak arakatzea da ikastaro honen jomuga nagusia. Oinarrizko bideogintza, hau da, film laburrak nola sortu, editatu… ikasiko dute ikasleek. Kamarak erabiltzen, eszena batetarako argia modu egokian lantzen, audioak sinkronizatzen… Bost ataletan banatuko da ikasleen lana: 1. preprodukzio lanak, 2. gidoia sortzea, 3. grabazioa egitea, 4. musika eta audioa, eta 5. bideoa editatzea.
Ekarri esku-ordenadorea eta telefono mugikorra etxetik. Ez ahaztu kargadorea!
BIDEO-JOKOAK: UNITY PROGRAMATZEN (14-16 urte)
Bideo-joko zale amorratua al zara? Ziur noizbait galdetu diozula zure buruari “nola demontre egingo ote dituzte bideo-jokoak?”. Orain zuk ere baduzu bideo-jokoak egiten ikasteko aukera, UNITY bezalako ingurune profesional bat erabiliz, gainera. Diseinu lanetan ariko gara, baita kodetzen ere, hainbat tresna desberdin erabiliz. Prest al zaude bideo-jokoen garapenean murgiltzeko?
Ekarri zeure esku-ordenagailua eta kargadorea etxetik.
PYTHON (14-16 urte)
Python programatzaileen artean modako hitza da. Kode irekiko programazio-lengoaia eskatuena da gaur egun, objektuei zuzenduta eta ikasteko erraza. Gaur egun, merkatuan eskaera gehien duen lengoaia da web orriak, bideo-jokoak eta aplikazioak sortzeko. Python-ekin egindako aplikazioak industria-mota guztietan erabiltzen dira. Hala, Python mundu zientifikoaren eta enpresa munduaren arteko zubia da gaur egun. Data Scientistsek eta datu-analistek ere gehien erabiltzen duten programazio-lengoaia da.
Ekarri zeure esku-ordenagailua eta kargadorea etxetik.
ARDUINO ROBOTIKA eta 3D INPRESIOA (15-16 urte)
Robotikan adituek Arduino erabiltzen dute! C++ lengoaian oinarritzen den tresna ahaltsu hau estandar bilakatu da jada ingeniarien artean, baina programatzen ikasteko abiapuntu itzela ere izan daiteke.
Tailer teknologiko honetan roboten prototipoak egiteko teknikak eta programazioaren oinarriak modu dibertigarrian, erronkaz-erronka, landuko dira.
Plakak, kableak, LCD pantailak eta sentsoreak (argia eta distantzia) konektatu eta programatzeko prest? Zatoz ba! Proiektu desberdin eta dibertigarri asko egingo ditugu, halanola “semaforo” bat, auto telegidatua… eta gainera 3D inpresora batean inprimatutako piezak erabiliko ditugu gure proiektuetan.
Ekarri zeure esku-ordenagailua eta kargadorea etxetik..
WEBGUNEAK SORTZEN (15-16 urte)
Nola funtzionatzen dute hainbeste erabiltzen ditugun webguneek? Izan sare sozial eta bestelakoak, egunero hainbat webgune bisitatzen ditugu. Ikastaro honetan zure webgunea sortzen ikasiko duzu, haien atzean dagoen programazioa era erraz eta dibertigarrian landuz. Argazki, bideo edota testuak partekatzeko plataforma ezin hobea sortu ahal izango duzu, edukia antolatuz, itxura txukuna emanez… Eta batez ere, sormena landuz! WordPress-ekin egingo ditugu webguneak, eta oinarrizko HTML eta CSS ikasiko dituzu. Anima zaitez!
Ekarri zeure esku-ordenagailua etxetik. Ez ahaztu kargadorea!.
Agenda
08.30-09.00 | ZAINTZA |
09.00-13.30 | TEKNOLOGIA TAILERRAK, IRAKASLE ESPEZIALIZATUEN GIDARITZAPEAN |
13.30-14.30 | BAZKARIA: OLARAIN MENUA |
14.30-16.30 | URETAKO JARDUERAK ONDARRETAKO HONDARTZAN |
* Menu bereziak behar dituzten haurrek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.30-11.00).
Prezioak
Aste bat | Bi aste | Hiru aste | |
---|---|---|---|
TAILER TEKNOLOGIKOAK (09.00-13.30) | 185€ | 352€ | 501€ |
+ Bazkaria (09.30-14.30) | +45€ | +90€ | +135€ |
+ Busa eta uretako jarduerak (16.30 arte) | +110€ | +220€ | +330€ |
- Zaintza doan 8:30-9:00 eta 14.30-15.00.
- Bazkaltzeko Olarain Menua, osasuntsua eta anitza, bi platera eta postrea.
- Arratsaldean uretako jarduerak Ondarretako hondartzan (Sup, Kayak, Big Sup, Snorkel) Real Club de Tenis-eko monitore espezializatuekin.
Bekak: -%10: familia ugariak eta gurasobakarrak, langabetuak.
Autobusa
BUS 1. Hondarribia – Irun – Pasaia – Errenteria – Gros – Zentroa – Amara – Antiguo – Campus Olarain |
BUS 2. Zarautz – Orio – Usurbil – Lasarte-Oria – Añorga – Campus Olarain |
* Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).
* Beste herrietatik etortzen direnentzat, aparkalekua doan. Bizikletak uzteko lekua ere badago.
BETE ONDOKO GALDETEGIA ETA LASTER BATEAN ERANTZUNGO DIZUGU.
AZKEN PLAZAK