Bideo-jokoak programatzen
Online ikastaro honetan bideo-jokoak programatu eta sortzeko GAME MAKER plataforma digitala erabiliko duzu. Modu intuitiboan eta 2D programatuz, logika eta matematika landuko dituzu (entsegu eta errorea, hipotesien baieztapenak, X eta Y koordenadak…) modu oso dibertigarrian.
Zure sormen teknologikoa garatzeko ere baliabide egokiak eskaintzen ditu Game Maker plataformak (pixelekin marraztu, pantailak eta jokoa diseinatu…).
Anima zaitez bideo-jokoen erabiltzaile hutsa izatetik sortzaile izatera!
Adina: 10-13 urte
Hizkuntza: euskara
Ordenadorea: Windows *ez Chromebook, ezta Mac ere
Izen-ematea: irekia
Prezioa: 50 euro
Aurkibidea
- UNITATEA. Ball Blaster I: hastapena (5 Modulu)
- UNITATEA. Ball Blaster II: akzioak eta erreaka¡zioak (6 Modulu)
- UNITATEA. Labirintoa I: pertsonaia eta inguruak (7 Modulu)
- UNITATEA. Labirintoa II: bideo-joko sinpleak (5 Modulu)
- UNITATEA. Super Mario I: bideo-joko konplexuak (5 Modulu)
- UNITATEA. Super Mario II: idatzizko programazioa (4 Modulu)
- UNITATEA. Super Mario III: bideo-jokoaren dinamika (5 Modulu)
- UNITATEA. Norbere proiektua (5 Modulu)