ETXETIK PROGRAMATZEN

Kode_Eskolaren Kultura Digitala egitasmoaren barruan ETXETIK PROGRAMATZEN proiektua bultzatu dugu Lehen Hezkuntzako umeen gaitasun digitala garatzeko asmoz.

Izan ere, XXI. mendeko hiritarren Konpetentzia Digitala garatzea ezinbestekoa da haiek burujabetasun digitala izan dezaten, hau da, gure seme-alaben pentsamendu logiko-kritikoa, bokazio teknologikoa, garapen pertsonala eta zibersegurtasuna bermatzeko.

Plataforma honetan ETXETIK PROGRAMATZEN egitasmoaren on line ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro hauek euskaraz, norbere etxean, bakoitzak bere erritmora lan eginez (hasiera eta amaiera datarik gabe) garatuko dira, bideo bidez. Ikastaroaren amaieran ikasle bakoitzak bere proiektua helaraziko dio irakasleari, eta ondoren, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jaso ahal izango du.

Sustatzailea

SCRATCH programatzen 1

Adina: 8-11 urte
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Ikastaro honetan istorio elkarreragileak, animazioak eta zailtasun maila ezberdinetako bideo-jokoak sortuko dituzu. Horretarako, puzzleak egiten diren moduan konposatuz, pertsonaiei eta eskenatokiei aginduak emango dizkiezu, jolas entretenigarriak sortuz, soinu eta musikaren bidez girotuz.

Egindako jolas guztiak zure kontuan gordeta geldituko dira eta, gainera, zure lanak lagunekin, senideekin edo ezagunekin partekatu ahal izango dituzu!

Edozein ordenagailu baliagarria izango da Scratch-ekin programatzeko, beraz, Windows, Mac edo Chromebook batekin egin dezakezu on line ikastaroa.

Ikastaro honetan zerotik hasiko gara programatzen, beraz, ez da aurreko ezagutzarik behar.

Animatu zaitez programaketaren munduan murgiltzera!

BIDEO-JOKOAK programatzen 1

Adina: 10-13 urte
Hizkuntza: euskara
Ordenadorea: Windows *ez Chromebook, ezta Mac ere
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

Online ikastaro honetan bideo-jokoak programatu eta sortzeko GAME MAKER plataforma digitala erabiliko duzu. Modu intuitiboan eta 2D programatuz, logika eta matematika landuko dituzu (entsegu eta errorea, hipotesien baieztapenak, X eta Y koordenadak…) modu oso dibertigarrian.

Zure sormen teknologikoa garatzeko ere baliabide egokiak eskaintzen ditu Game Maker plataformak (pixelekin marraztu, pantailak eta jokoa diseinatu…).

Anima zaitez bideo-jokoen erabiltzaile hutsa izatetik sortzaile izatera!

KONPETENTZIA DIGITALA garatzen

Adina: 8-13 urte
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

Egungo gizarte digitalizatuan, gure gaztetxoen konpetentzia digitala garatzea ezinbestekoa da.

Bizi dugun osasun krisiak gure seme-alaben alfabetizazio digital maila uste genuena baino urriagoa dela erakutsi digu eta errealitate hori desabantaila handia da ikasketak online egiterakoan. Ordenagailuekin ondo moldatuz gero, gure seme-alabek autonomia handiagoa izango dute ikasketak burutzeko.

Konpetentzia digitala garatzeko ikastaro hau zerotik hasiko dugu, beraz ez da inolako aurre ezagutzarik behar. Gainera, edozein ordenagailu izango da baliagarria on line ikastaro hau egiteko: Windows, Mac edo Chromebook.

Prestatu ditzagun gure seme-alabak etorkizun digitalerako!

Oinarrizko Programazioa eta Zibersegurtasuna

Adina: 8-13 urte
Hizkuntza: euskara
Ordenadorea: Windows *ez Chromebook, ezta Mac ere
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

Oinarrizko Programazioa eta Zibersegurtasuna izeneko ikastaro honen helburua umeak mundu digitalean trebatzen hastea da, oinarrizko programazioan lehen urratsak emanez, pentsamendu logiko-konputazionala garatuz. Horrekin batera, oso garrantzitsua da gaur egun adin goiztiarretan zibersegurtasunak duen garrrantziaz kontzientzia hartzea.

Animatu zaitez programaketan lehen urratsak ematera eta Internet modu arduratsuan erabiltzen ikastera!

SCRATCH programatzen 2

Adina: 8-11 urte
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

MITk sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Mundu mailan hezkuntzaren alorrean gehien erabiltzen den programazio-lengoaia. Ikastaro honetan istorio elkarreragileak, animazioak eta zailtasun maila desberdinetako bideo-jokoak sortuko dituzu. Horretarako, puzzleak egiten diren moduan konposatuz, pertsonaiei eta eskenatokiei aginduak emango dizkiezu, jolas entretenigarriak sortuz, soinu eta musikaren bidez girotuz.

Egindako jolas guztiak zure kontuan gordeta geldituko dira eta, gainera, zure lanak lagunekin eta senideekin partekatu ahal izango dituzu!

Edozein ordenagailu baliagarria izango da Scratch-ekin programatzeko; beraz, Windows, Mac edo Chromebook batekin egin dezakezu on line ikastaro hau.

Ikastaro honetan izen-emateko, baldintza hauetako bat betetzea gomendatzen da:

  • Scratch lengoaiaren (puzzle bidezko programazioa) oinarria ezagutzea.
  • “Oinarrizko Programazioa eta Zibersegurtasuna” ikastaroa eginik izatea.

ADI!

Ikastaro hau EZ da Scratch Programatzen 1 edota Bideo-Jokoak Programatzen 1 ikastaroen jarraipena

BIDEO-JOKOAK programatzen 2

Adina: 10-13 urte
Hizkuntza: euskara
Ordenadorea: Windows *ez Chromebook, ezta Mac ere
Izen-ematea: irekita
Prezioa: 50 euro

Online ikastaro honetan bideo-jokoak programatu eta sortzeko Game Maker plataforma digitala erabiliko duzu. Modu intuitiboan eta 2D programatuz, logika eta matematika landuko dituzu (entsegu eta errorea, hipotesien baieztapenak, x eta y koordenatu kartesiarra…), betiere modu oso dibertigarrian arituz.

Sormen teknologikoa garatzeko baliabide apartak eskaintzen ditu Game Maker plataformak (pixelekin marraztu, pantailak eta jokoa diseinatu…).

Ikastaro honetan izen-emateko, baldintza hauek betetzea gomendatzen da:

  • Game Maker (blokekako programazioa) plataformaren oinarriak ezagutzea.
  • “Oinarrizko Programazioa eta Zibersegurtasuna” ikastaroa eginik izatea.

ADI!

Ikastaro hau EZ da Bideo-jokoak Programatzen 1 edota Scratch Programatzen 1 ikastaroen jarraipena.

PYTHON

Adina: 16 urtetik aurrera
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: ekaina
Prezioa: 35 euro

Python programatzaileen artean modako hitza da. Kode irekiko programazio-lengoaia eskatuena da gaur egun, objektuei zuzenduta eta ikasteko erraza. Gaur egun, merkatuan eskaera gehien duen lengoaia da web orriak, bideo-jokoak eta aplikazioak sortzeko. Python-ekin egindako aplikazioak industria-mota guztietan erabiltzen dira. Hala, Python mundu zientifikoaren eta enpresa munduaren arteko zubia da gaur egun. Data Scientistsek eta datu-analistek ere gehien erabiltzen duten programazio-lengoaia da.

16 urte baino gehiago baldin badituzu… Animatu zaitez Python ikastera, garatzaile aditu batekin!