Bideo-jokoak programatzen 1

Online ikastaro honetan bideo-jokoak programatu eta sortzeko GAME MAKER plataforma digitala erabiliko duzu. Modu intuitiboan eta 2D programatuz, logika eta matematika landuko dituzu (entsegu eta errorea, hipotesien baieztapenak, X eta Y koordenadak…) modu oso dibertigarrian.

Zure sormen teknologikoa garatzeko ere baliabide egokiak eskaintzen ditu Game Maker plataformak (pixelekin marraztu, pantailak eta jokoa diseinatu…).

Anima zaitez bideo-jokoen erabiltzaile hutsa izatetik sortzaile izatera!

Adina: 10-13 urte
Hizkuntza: euskara
Ordenadorea: Windows *ez Chromebook, ezta Mac ere
Izen-ematea: irekia
Prezioa: 50 euro

Aurkibidea

  1. UNITATEA. Ball Blaster I: hastapena (5 Modulu)
  2. UNITATEA. Ball Blaster II: akzioak eta erreakzioak (6 Modulu)
  3. UNITATEA. Labirintoa I: pertsonaia eta inguruak (7 Modulu)
  4. UNITATEA. Labirintoa II: bideo-joko sinpleak (5 Modulu)
  5. UNITATEA. Super Mario I: bideo-joko konplexuak (5 Modulu)
  6. UNITATEA. Super Mario II: idatzizko programazioa (4 Modulu)
  7. UNITATEA. Super Mario III: bideo-jokoaren dinamika (5 Modulu)
  8. UNITATEA. Norbere proiektua (5 Modulu)

    ZALANTZAREN BAT? Bete ondoko galdetegia eta laster batean erantzungo dizugu.

    Izena eta abizenak

    Eposta

    Telefonoa

    Mezua

    This content is restricted