Konpetentzia digitala garatzen

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2024-12-12

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

Egungo aro digitalean ikasleak teknologia digitala erabiltzen ohituta daude, baina IKTekin edukiak sortzerakoan dituzten ahultasunak nabarmenak dira kasu askotan.

Ordenagailuak eta baliabide digitalak egoki eta modu sortzailean erabiltzen ikasten duten heinean, autonomia eta eraginkortasun handiagoa izango dute ikasketak burutzeko eta horretan ekarpena egitea du helburu ikastaro honek.

Gainera, azpimarra berezia egingo da Interneten erabilera arduratsuan eta norberaren identitate digitalaren babesaren garrantzian.

Ikastaro honetan umeak zerotik hasiko dira, beraz ez dute aurreko ezagutzarik behar.

Bideoari buruzko iruzkinak:

Kode_Tu hezkuntza-plataformak ez du tutorizazio ordurik eskaintzen, ikastetxeko irakaslearen ardura izango da.

Kode_Tu hezkuntza-plataformak ez du agiria edo diplomarik luzatzen ikastetxeetako erabiltzaileei.

Aurkibidea

  1. UNITATEA. Komunikazioa sarean (5 Modulu)
  2. UNITATEA. Edukien edizioa (5 Modulu)
  3. UNITATEA. Plataformak (2 Modulu)
  4. UNITATEA. “La nube”: biltegi masiboak (2 Modulu)
  5. UNITATEA. Bideo-konferentzia (3 Modulu)
  6. UNITATEA. Lanaren antolaketa (4 Modulu)
  7. UNITATEA. Zibersegurtasuna (6 Modulu)

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2024-12-12 UTC

SHA256: 3f8c211ba36c568218f8f36a1d9ac7c89a8302cda3577c972e858726a73f38e6

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.