Oinarrizko programazioa eta zibersegurtasuna

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2024-12-13

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

GOGORATU:

*Kode_Tu hezkuntza-plataformak ez ditu ondoko bideoan aipatzen diren “Etxetik Programatzen” plataformako ikastaro guztiak biltzen.

*Kode_Tu hezkuntza-plataformak ez du ziurtagiririk edo diplomarik luzatzen ikastetxeetako erabiltzaileei.

*Galdetu zure ikastetxeko irakasleari laguntza behar duzunean.

*Zibersegurtasuna lantzeko liburu digitalak (5-12 urte): Bideo-banpiroak eta Interneteko krokodiloaren kasua

Ikastaro honen helburua ikasleak ingurune digitalean trebatzen hastea da, oinarrizko programazioan lehen urratsak emanez, pentsamendu logiko-konputazionala garatuz, etorkizunerako beharrezkoa izango duten konpetentzia digitala landuz.

Bi programazio-lengoaien funtsezko kontzeptuak landuko dira. Alde batetik, Scratch (bloke bidezko programazioa) eta, bestetik, Game Maker (2Dko bideo-jokoen programazioa).

Horrekin batera, zibersegurtasunak duen garrrantziaz kontzientzia hartzeko edukiak ere landuko dira, umeek Internet modu arduratsuan eta seguruan erabiltzen ikas dezaten.

Ikastaro honetan umeak zerotik hasiko dira, beraz ez dute aurreko ezagutzarik behar.

Aurkibidea

  1. UNITATEA- SCRATCH. Scratch: Sarrera (6 Modulu)
  2. UNITATEA- SCRATCH. Jolas sinpleak: Garapena (4 Modulu)
  3. UNITATEA- SCRATCH. Jolasen edizioa: Birnahasketa (4 Modulu)
  4. UNITATEA- GAME MAKER. Ball blaster (1) (5 Modulu)
  5. UNITATEA- GAME MAKER. Ball blaster (2) (6 Modulu)
  6. UNITATEA- KONPETENTZIA DIGITALAK. Zibersegurtasuna (5 Modulu)

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2024-12-13 UTC

SHA256: 4876e57598a4ac90612c73e37e402eb896279aed15b71881913a837ac4681cca

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.