Konpetentzia digitala garatzen

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2025-01-17

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

Egungo gizarte digitalizatuan, gure gaztetxoen konpetentzia digitala garatzea ezinbestekoa da.

Bizi dugun osasun krisiak gure seme-alaben alfabetizazio digital maila uste genuena baino urriagoa dela erakutsi digu eta errealitate hori desabantaila handia da ikasketak online egiterakoan. Ordenagailuekin ondo moldatuz gero, gure seme-alabek autonomia handiagoa izango dute ikasketak burutzeko.

Konpetentzia digitala garatzeko ikastaro hau zerotik hasiko dugu, beraz ez da inolako aurre ezagutzarik behar. Gainera, edozein ordenagailu izango da baliagarria on line ikastaro hau egiteko: Windows, Mac edo Chromebook.

Prestatu ditzagun gure seme-alabak etorkizun digitalerako!

Adina: 8-13 urte
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: irekia
Prezioa: 50 euro

Aurkibidea

  1. UNITATEA. Komunikazioa sarean (5 Modulu)
  2. UNITATEA. Edukien edizioa (5 Modulu)
  3. UNITATEA. Plataformak (2 Modulu)
  4. UNITATEA. “La nube”: biltegi masiboak (2 Modulu)
  5. UNITATEA. Bideo-konferentzia (3 Modulu)
  6. UNITATEA. Lanaren antolaketa (4 Modulu)
  7. UNITATEA. Zibersegurtasuna (6 Modulu)

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2025-01-17 UTC

SHA256: 07deded4f16d7c93689abb55a27794c8a51d0799bc9d2942dc8feda62cbdcbfd

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.

Beste edizioak