- NON: Hondarribiako aterpetxean
- NOIZ: Uztailak 9-15 | Uztailak 16-22
- ADINA: 9-13 urte
- HIZKUNTZA: Euskara
- BEKAK: Familia ugariak eta gurasobakarrak, DBE, GLL, langabeak
Sei eguneko udaleku itxi hauetan gazteek teknologiaz, kirolaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Hondarribiako aterpetxean egingo da udalekua, non programazio ikastaroak eskainiko diren goizez, eta jarduera deskonektatuak arratsaldez.
Tailer teknologikoak garatzerakoan hainbat talde egingo ditugu, gure helburu pedagogikoak errazago lortu eta ikasleei arreta ahal bezain pertsonala eskaini ahal izateko.
Jarduerak
1. txanda (9-11 urte) (uztailak 9-15)
- Bideo jokoak sortu, Lego robotika, ibilaldiak, hondatrza, kirola.
2. txanda (12-13 urte) (uztailak 16-22)
- Webguneak, sortu, Arduino robotika, ibilakdiak, hondartza, kirola.
* Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua eramanagarria eraman beharko du. Arratsaldetan, kirol jarduerak egingo dira: elkar ezagutu eta talde-sena sustatzeko jolasak, ibilaldiak, kirol zehatzetan espezializaturiko ekintzak… Kultura digitalari eta garapen pertsonalari tarte berezia eskainiko zaie egunero.
Iturria eta kontserbazioa
SHA256: b318fdae2cf14a1d839e7e07525eea91eb03a80d8401406e15d784e74f963e40
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.