Python
Python programatzaileen artean modako hitza da. Kode irekiko programazio-lengoaia eskatuena da gaur egun, objektuei zuzenduta eta ikasteko erraza. Gaur egun, merkatuan eskaera gehien duen lengoaia da web orriak, bideo-jokoak eta aplikazioak sortzeko. Python-ekin egindako aplikazioak industria-mota guztietan erabiltzen dira. Hala, Python mundu zientifikoaren eta enpresa munduaren arteko zubia da gaur egun. Data Scientistsek eta datu-analistek ere gehien erabiltzen duten programazio-lengoaia da.
16 urte baino gehiago baldin badituzu… Animatu zaitez Python ikastera, garatzaile aditu batekin!
Adina: 16 urtetik aurrera
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: zabalik
Prezioa: 35 euro
Aurkibidea
- UNITATEA: Aurretiazko kontzeptuak eta instalazioa (modulu 1)
- UNITATEA: Input – Output eta aldagaiak (2 modulu)
- UNITATEA: Kontrol-elementuak: baldintzazkoak eta begiztak (3 modulu)
- UNITATEA: Zerrendak, tuplak eta hiztegiak (3 modulu)
- UNITATEA: Fitxategi batean idatzi eta irakurtzea (3 modulu)
- UNITATEA: Funtzioak (modulu 1)
- UNITATEA: Klaseak (modulu 1)
- UNITATEA: Aplikazio grafikoak: Processing (2 modulu)
- UNITATEA: Bideo-joko bat sortzen (modulu 1)