Ikasgela ibiltaria

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2024-11-11

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko, zibersegurtasunarekiko sentsibilitatearekin batera.

Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik.

2016. urtean hasita, Gipuzkoako lurraldea zeharkatu du Ikasgela Ibiltariak uztailean, urtero.

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2024-11-11 UTC

SHA256: 24b1f9c84be2429150503d4c547f885caded671bb39cb23fe0f532af17e7d641

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.