KODE_TU
hezkuntza-plataforma
KODE_TU plataforma digitala Lehen Hezkuntzan pentsamendu konputazionala eta zibersegurtasuna irakasteko eta ikasteko baliabide digitala da, PISA 2025ean ebaluatuko den pentsamendu konputazionalaren proba (bloke bidezko programazioa) prestatzen laguntzeko.
Hezkuntza-sistemaren eraldaketa digitalak dakartzan erronkei aurre egiteko, ikastetxeetako berrikuntza pedagogikoari (proiektu eta estrategia digitalari) eta baliabide-beharrei erantzutea ere bada hezkuntza-plataforma honen xedea, baliabide digitalen bidez, bereziki ikasleen trebetasun digitalaren garapena indartzeko, aro digitalerako beren potentzial guztia adin goiztiarretan garatzen has daitezen, betiere STEAM bokazioak areagotzeko eta neskato eta mutikoen arteko aukera-berdintasuna eta irisgarritasuna bermatuz, 2030 Agendaren ildotik.
Pentsamendu konputazionala eta zibersegurtasuna ardatz hartuta, programatzen ikasten hasteko eta ziberbizikidetza sustatzeko oinarrizko kontzeptuak lantzen dira KODE_TU hezkuntza-plataforman, modu intuitibo eta moldaerrezean, sormen teknologikoa eta nortasun digitalaren babesa bultzatuz, pentsamendu konputazionala erdigunean jarriz.
Hiru dira 24/25 ikasturterako eskaintzen diren ikastaroak, bakoitza irakaslearentzat unitate didaktiko batekin:
OINARRIZKO PROGRAMAZIOA ETA ZIBERSEGURTASUNA
SCRATCH PROGRAMATZEN
KONPETENTZIA DIGITALA GARATZEN
Sustatzailea
Oinarrizko Programazioa eta Zibersegurtasuna
Ikastaro honen helburua ikasleak ingurune digitalean trebatzen hastea da, oinarrizko programazioan lehen urratsak emanez, pentsamendu logiko-konputazionala garatuz, etorkizunerako beharrezkoa izango duten konpetentzia digitala landuz.
Bi programazio-lengoaien funtsezko kontzeptuak landuko dira. Alde batetik, Scratch (bloke bidezko programazioa) eta, bestetik, Game Maker (2Dko bideo-jokoen programazioa).
Horrekin batera, zibersegurtasunak duen garrrantziaz kontzientzia hartzeko edukiak ere landuko dira, umeek Internet modu arduratsuan eta seguruan erabiltzen ikas dezaten.
Ikastaro honetan umeak zerotik hasiko dira, beraz ez dute aurreko ezagutzarik behar.
SCRATCH programatzen
MITek sortutako programatzen ikasteko lengoaia da Scratch. Ikastaro honetan bloke bidezko programaketaren oinarriak ikasiko dira, pentsamendu konputazionala landuz eta ikasleak etorkizunerako beharrezkoak izango dituzten konpetentzia digitaletan trebatuz.
Ikastaroan zehar istorio elkarreragileak, animazioak eta zailtasun maila ezberdinetako bideo-jokoak sortuko dira. Horretarako, puzzleak egiten diren moduan konposatuz, eta pentsamendu logiko-konputazionala garatuz, pertsonaiei eta eskenatokiei aginduak ematen ikasiko dute ikasleek, jolas entretenigarriak sortuz, eta soinu eta musikaren bidez programatutakoa girotuz, sormen teknologikoa indartuz eta ikasgelan baliabide digitalen erabilera sustatuz.
Egindako istorio eta jolas guztiak ikaslearen kontuan gordeta geldituko dira. Hartara, jolasak irakaslearekin, ikaskideekin eta senideekin partekatzen ikasiko dute.
Ikastaro honetan umeak zerotik hasiko dira programatzen, beraz ez da aurreko ezagutzarik behar.
KONPETENTZIA DIGITALA garatzen
Egungo aro digitalean ikasleak teknologia digitala erabiltzen ohituta daude, baina IKTekin edukiak sortzerakoan dituzten ahultasunak nabarmenak dira kasu askotan.
Ordenagailuak eta baliabide digitalak egoki eta modu sortzailean erabiltzen ikasten duten heinean, autonomia eta eraginkortasun handiagoa izango dute ikasketak burutzeko eta horretan ekarpena egitea du helburu ikastaro honek.
Gainera, azpimarra berezia egingo da Interneten erabilera arduratsuan eta norberaren identitate digitalaren babesaren garrantzian.
Ikastaro honetan umeak zerotik hasiko dira, beraz ez dute aurreko ezagutzarik behar.