Irakurriz hausnartu

Kode_Eskolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bi LIBURU DIGITAL argitaratu ditu zibersegurtasuna lantzeko, irakurzaletasuna bultzatuz.

Deskargatu doan mugikorrean, tabletan edo ordenadorean.

BIDEO-BANPIROAK
(5-8 urte)

“Jokin bideo-joko batean jokatzen hasi zen; gero, beste batean; gero, beste batean; eta, konturatzerako, ezin zion jokatzeari utzi. Bideobanpiroek Jokini denbora eta energia xurgatzen dizkiote, eta begirada galduko zonbi zaputz bilakatuko dute.”

Lagunei gomendatzeko eta gozatzeko liburu dibertigarria, intrigazkoa eta didaktikoa.

INTERNETEKO KROKODILOAREN KASUA
(8-12 urte)

Irakurriz Hausnartu bildumaren lehenengo liburua jaio da! Interneteko krokodiloaren kasua.

Ezin hobea gaztetxoekin interneteko iruzurrak, grooming-a eta identitate digitala bezalako gai zabalei buruz hitz egiteko.

Liburu dibertigarria, intrigazkoa, didaktikoa eta lagunei gomendatzeko modukoa.