- NON: Zarautz, Elgoibar, Lasarte, Azpeitia, Zumarraga, Bergara
- NOIZ: martxoak 15 -maiatzak 15
- ADINA: 8-16 urte
- HIZKUNTZA: euskara
- PREZIOA: doan
AGENDA
| HERRIA | EGUNA | TOKIA |
|---|---|---|
| ZARAUTZ | martxoak 15-20 | Munoa Plazan |
| ELGOIBAR | martxoak 22-27 | Kalebarren Plazan |
| LASARTE | martxoak 29-apirilak 3 | Okendo Plazan |
| AZPEITIA | apirilak 5-10 | Plaza Nagusian |
| ZUMARRAGA | maiatzak 3-8 | Euskadi Plazan |
| BERGARA | maiatzak 10-15 | Plaza Nagusian |
Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko.
Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik.
Gipuzkoako sei udalerritan izango ditu geltokiak Ikasgela Ibiltariak. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak. Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute eta dohainekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren atala dugu proiektu hau.
IZEN-EMATEA ETA HARREMANAK
Talde baten orduaren erreserba egiteko eta izen emate prozesuan laguntza jasotzeko, proiektu honen Idazkaritza Teknikoarekin jarri ahal izango zara harremanetan, 943 000 333 telefono zenbakira deituta, edo posta helbide elektroniko honetara jota: info@kode-eskola.eus
Iturria eta kontserbazioa
SHA256: c0923541eb431634ae45908694df21a72af206c28ff04f566c398831bb591520
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.