IDEO OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2019-06-26

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa, sortzailea eta kolaboratiboa uztartzen dituen kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia da. Orona Ideo bezalako zentro teknologiko baten testuinguruan, mundu digitala eta elkarlaneko sorkuntza harremanetan jartzen dituzten aktibitateak eskaintzen ditu, esperimentazio gune bezala.

Ideo ostiralak teknologia zergatik, nola eta zertarako erabiltzen dugun hausnartzeko eta horren inguruan esperimentatzeko gunea izan nahi du.
Kode_Eskolak eta Orona Fundazioak elkarlanean sortu eta garatzen duten proiektua da Ideo Ostiral Teknologikoak.

NON: Orona Ideo
NOIZ: 2018-2019 ikasturtea
ADINA: 8-16 urte
ORDUTEGIA: ostiralero 18.00-19.30

* GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar duela.

Egutegia

  • maiatzak 3 – ekainak 28

Bi hilabeteko kuota 100 euro

Kode Eskolaren jatorrizko webgunetik berreskuratutako argazkia.
Kode Eskolaren jatorrizko webgunetik berreskuratutako argazkia.

Iturria eta kontserbazioa

Wayback · 2019-06-26 UTC

SHA256: d47710f12d8e044c8e8fbf8dfaa8dc872693b77fb738ca933a0fbc74faf1d93a

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.

Dokumentu nagusia →

Beste edizioak