Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa, sortzailea eta kolaboratiboa uztartzen dituen kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia da. Orona Ideo bezalako zentro teknologiko baten testuinguruan, mundu digitala eta elkarlaneko sorkuntza harremanetan jartzen dituzten aktibitateak eskaintzen ditu, esperimentazio gune bezala.
Ideo ostiralak teknologia zergatik, nola eta zertarako erabiltzen dugun hausnartzeko eta horren inguruan esperimentatzeko gunea izan nahi du.
Kode_Eskolak eta Orona Fundazioak elkarlanean sortu eta garatzen duten proiektua da Ideo Ostiral Teknologikoak.
NON: Orona Ideo
NOIZ: 2019-2020 ikasturtea
ADINA: 8-16 urte
ORDUTEGIA: ostiralero 18.00-19.30
* GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar duela.
Egutegia
- urriak 4 – abenduak 13 -> 100€
- urtarrilak 10 – apirilak 3 -> 150€
- apirilak 17 – ekainak 19 -> 100€

Iturria eta kontserbazioa
SHA256: c6c0dbad3941a2c0ac923827f7b8f2c9780a42731b6e0878897d97afe77757c0
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.