Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa, sortzailea eta kolaboratiboa uztartzen dituen kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia da. Orona Ideo bezalako zentro teknologiko baten testuinguruan, mundu digitala eta elkarlaneko sorkuntza harremanetan jartzen dituzten aktibitateak eskaintzen ditu, esperimentazio gune bezala.
Ideo ostiralak teknologia zergatik, nola eta zertarako erabiltzen dugun hausnartzeko eta horren inguruan esperimentatzeko gunea izan nahi du.
Kode_Eskolak eta Orona Fundazioak elkarlanean sortu eta garatzen duten proiektua da Ideo Ostiral Teknologikoak.
NON: Orona Ideo
NOIZ: 2018-2019 ikasturtea (urtarrila-ekaina)
ADINA: 8-16 urte
ORDUTEGIA: ostiralero 18.00-19.30
* GOGORATU ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar duela.
Egutegia
- urtarrilak 11-martxoak 29
- apirilak 12-ekainak 21
Hiruhilabeteko kuota: 120 euro

Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 9992de82e113865b083c747cef9db8dc92e1fd1d22be167728774143696df35c
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.