ETXETIK PROGRAMATZEN
Udaleku Digitalak 2022
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Udako Programaren baitan, bideo-jokoak eta robotak programatzen ikasiz lagun berriak egiteko ikastaroak antolatzen ditu Kode_Eskolak, Hondarribiako aterpetxean.
- Uztailak 8-14 (9-11 urte)
- Uztailak 16-22 (12-13 urte)
Izen-emateak maiatzetik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.
Udako Campus Teknologikoa 2022
2022an ziklo berritzaile bati hasiera eman nahi diogu. Horretarako, espazio berri eta ezinhobe bat lortu dugu zuentzat, Donostian bertan, EHUren campusean, zelai eta zuhaitzez inguratuta eta hondartzaren ondoan: OLARAIN etxea, Ondarreta pasealekuan.
Ahal duzuenok, Campusera autobusez edo bizikletaz joateko animatu nahi zaituztegu, gaztetxoen artean garraio jasangarria bultzatu nahi dugu eta!
Udako Campusaren inguruko informazioa eta izen-emateak maiatzaren 9tik aurrera webgune honetan.
ELEK@
ELEK@ Kode_Eskolak sortutako Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteak euskalhiriaren eraikuntzan integratzeko programa da.
Hiru hizkuntzetako hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko egitasmoa da ELEK@, muga kulturalak gainditzeko eta gazteen arteko sareak sortzeko, etorkizunera begirako alfabetizazio digitala ardatz hartuta.
ELEK@ programak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren arteko lankidetzan sortu de IDEIAK 2022 egitasmoan parte hartzen du: www.gipuzkoa64.eu/eu
IRAKASLE TITULUDUNAK
EMANDAKO KURTSOAK
IKASLE
Azken berriak
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK 2021
Ira 21, 2021 | Berriak
Robotak eta bideo-jokoak programatzen ikasteko tailer teknologikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
NeguLab IDEO 2020 bertan behera
Aza 27, 2020 | Berriak
Orona Fundazioak, pandemia dela-eta, enpresa gisa bete behar dituen protokoloen eraginez, aurten ez dugu NEGULAB.IDEO Campus Teknologikoa egingo.
Negulab Ideo 2020
Aza 16, 2020 | Campus teknologikoak
Aurtengo Gabonetako NeguLab IDEO campus teknologikoari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea azaroak 23-tik aurrera
Zergatik programatzen ikasi
Stephen Hawking
Fisikari eta astronomoa
“Izan unibertsoaren sekretuak aurkitzeko edo ondo pasatzeko, programatzen jakitea behar-beharrezkoa da”.
Steve Jobs
Apple-n sortzailea
“Denok jakin beharko genuke programatzen, nola pentsatu irakasten digulako”.





Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 64e50fbe4d9e60bf404c3f1673feeb7d8d3ccade9f42d57fc6982700e1247f2d
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.