Eu

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2022-12-03

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

ETXETIK PROGRAMATZEN

Ostiral Teknologikoak 22/23 ikasturtean

OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK egitasmoak teknologia erabiltzetik teknologia sortzera jauzia emateko helburua du. Programatzen ikasiz gaztetxoek heldutasun digitala aberastu egiten dute, mende honetako erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko, bai eremu akademikoan eta pertsonalean, eta baita profesionalean ere.

Lau dira 22/23 ikasturterako eskaintzen diren programazio-laborategiak, urriaren 7tik aurrera:
+ Jolastuz programatzen! 5-7 urte
(Scratch jr, Coding Games for Kids, Kodable, Light Bot eta FixTheFactory)
+ Bloke bidezko programazioa 8-12 urte
(Scratch eta Minecraft).
+ Robotika 12-14 urte
(Arduino)
+ Bideo-jokoak 14-16 urte
(Python eta Unity)

Informazio gehiago:

Gabonetako Campus Teknologikoa 2022

Abenduak 26-30 bitarte 5-14 urteko ume eta gaztetxoei zuzendutako Campus Teknologikoak Gabonetako oporretan garatzen dira.

Bideo-jokoak, robotak… eta gehiago programatzen ikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera paregabea.

ELEK@

ELEK@ Kode_Eskolak sortutako Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteak euskalhiriaren eraikuntzan integratzeko programa da.
Hiru hizkuntzetako hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko egitasmoa da ELEK@, muga kulturalak gainditzeko eta gazteen arteko sareak sortzeko, etorkizunera begirako alfabetizazio digitala ardatz hartuta.
ELEK@ programak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren arteko lankidetzan sortu de IDEIAK 2022 egitasmoan parte hartzen du: www.gipuzkoa64.eu/eu

IRAKASLE TITULUDUNAK

EMANDAKO KURTSOAK

IKASLE

Azken berriak

UDALEKU TEKNOLOGIKOAK 2021

Ira 21, 2021 | Berriak

Robotak eta bideo-jokoak programatzen ikasteko tailer teknologikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

NeguLab IDEO 2020 bertan behera

Aza 27, 2020 | Berriak

Orona Fundazioak, pandemia dela-eta, enpresa gisa bete behar dituen protokoloen eraginez, aurten ez dugu NEGULAB.IDEO Campus Teknologikoa egingo.

Negulab Ideo 2020

Aza 16, 2020 | Campus teknologikoak

Aurtengo Gabonetako NeguLab IDEO campus teknologikoari buruzko informazio gehiago eta izen-ematea azaroak 23-tik aurrera

Zergatik programatzen ikasi

Stephen Hawking

Fisikari eta astronomoa

“Izan unibertsoaren sekretuak aurkitzeko edo ondo pasatzeko, programatzen jakitea behar-beharrezkoa da”.

Steve Jobs

Apple-n sortzailea

“Denok jakin beharko genuke programatzen, nola pentsatu irakasten digulako”.

Kode Eskolaren jatorrizko webgunetik berreskuratutako argazkia.
Kode Eskolaren jatorrizko webgunetik berreskuratutako argazkia.
Kode Eskolaren jatorrizko webgunetik berreskuratutako argazkia.
Kode Eskolaren jatorrizko webgunetik berreskuratutako argazkia.
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK 2021
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK 2021
NeguLab IDEO 2020 bertan behera
NeguLab IDEO 2020 bertan behera
Negulab Ideo 2020
Negulab Ideo 2020
Stephen Hawking
Stephen Hawking
Steve Jobs
Steve Jobs

Iturria eta kontserbazioa

Common Crawl · 2022-12-03 UTC

SHA256: df93efb8c2580a63133729081a8625be176eee580a118aac81948da9141b374e

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.

Dokumentu nagusia →

Beste edizioak