UDALAB
ETXETIK PROGRAMATZEN
Ostiral Teknologikoak 24/25 ikasturtean
OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK egitasmoak teknologia erabiltzetik teknologia sortzera jauzia emateko helburua du. Programatzen ikasiz gaztetxoek heldutasun digitala aberastu egiten dute, mende honetako erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko, bai eremu akademikoan eta pertsonalean, eta baita profesionalean ere.
Lau dira 24/25 ikasturterako eskaintzen diren programazio-laborategiak, urriaren 7tik aurrera:
+ Jolastuz programatzen! 5-7 urte
(Scratch jr, Coding Games for Kids, Kodable, Light Bot eta FixTheFactory)
+ Bloke bidezko programazioa 8-12 urte
(Scratch eta Minecraft).
+ Robotika 12-14 urte
(Arduino)
+ Bideo-jokoak 14-16 urte
(Python eta Unity)
Etxetik programatzen
ETXETIK PROGRAMATZEN Lehen Hezkuntzan haurren gaitasun digitalak sustatzeko Kultura Digitala planaren barruko proiektua da, Orona Fundazioaren laguntzarekin.
Gabonak Zuretzat 2024
Donostiako Udalaren GABONAK ZURETZAT 2024 programaren baitan, Kode_Eskolak Jolastuz Programatzen! ekimena antolatuko du:
Puzzle eta Bloke bidezko programazioa eta Zibersegurtasuna! 8-11 urte ⏰ 09.30-13.30
- 1. Txanda: Abenduak 23, 26, 27
- 2. Txanda: Abenduak 30, Urtarrilak 2, 3
Robotika 12-14 urte ⏰ 09.30-13.30
Ekarri zure esku-ordenadorea xagua eta kargadorea! Izen-emateak: 943 000 333 plaza mugatuak
2013-2023 hamar urteko hibilbidea
KODE_ESKOLA 2013. urtean sortu zen gizartearen trantsizio digitalaren testuinguruan KULTURA DIGITALA Hezkuntza Proiektua abian jarriz, 5-18 urteko ume eta nerabeei zuzendutako alfabetizazio eta gaitasun digitalerako programak eta ekimenak garatzeko, bereziki programatzen ikasi eta zibersegurtasunerako Interneten erabilera arduratsuak lantzeko.
Ikusi gure hamar urteko txostena
Azken berriak
Abe 12, 2024 | Berriak
Donostiako Udalaren GABONAK ZURETZAT 2024 programaren baitan, Kode_Eskolak Jolastuz Programatzen! ekimena antolatuko du
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK 2024
Abe 7, 2024 | Berriak
Robotak eta bideo-jokoak programatzen ikasteko tailer teknologikoak Kode_Eskolaren eskutik. Gipuzkoako foru aldundiaren udalekuen programaren baitan, Hondarribiako aterpetxean.
UDALEKU TEKNOLOGIKOAK 2021
Ira 21, 2021 | Berriak
Robotak eta bideo-jokoak programatzen ikasteko tailer teknologikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.



Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 8c551f43bb6b10324ebc44c7742b538410c31abb84421fd73942297fb52d5b05
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.