Kode_eskola – Aprende a programar

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2017-02-27

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

{GURE PROIEKTUA}

Ordenagailuek gizakion bizitzan izango duten garrantzi handia kontuan harturik, oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko. Gutxi barru, ez da nahikoa izango ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea.

{HEZKUNTZA}

Kode_Eskolaren hezkuntza-helburua, gure haur eta gazteek, gizarteari garrantzi handiko ekarpena eginez, teknologia berriak erabilita sormena eta pentsamendu logikoa garatzea da. Eta horretarako, irudimena abiapuntua dela betiere, programatzen, kodea idazten, erakutsi nahi diegu (Kode_Eskolan, irakurtzen ikasi duten bezala ikasiko dute gure haur eta gazteek programatzen).

{METODOLOGIA}

Taldean eta proiektuen inguruan egingo dute lan ikasleek eta, metodologia sortzaile baten bidez, modu eraginkorrean esku hartuko dute gaztetxoek ikaskuntzan {pentsatu, frogatu, huts egin eta ikasi!}

{NON}

Eskola garaian ikastetxeetan gaztetxoen eskolaz kanpoko jarduerak eta irakasleen formakuntza saioak garatzen ditugu.

Oporretan campus teknologikoak Orona Ideo eraikinean:  NEGULAB IDEO, neguko laborategi teknologikoa Gabonetako oporretan; TECH IDEO, Aste Santuko oporretan; eta UDALAB IDEO, udako oporretan sormen teknologikoa landuz lagun berriak egiteko.

2017ko urtarriletik aurrera 16 urtetik gorakoentzat Kode Eskolako ikastaro batzuk on line egiteko aukera eskainiko dugu.

Betiere Orona Fundazioaren laguntzarekin.

AZKEN BERRIAK

Animazio tradizionala ez bezala, artea ez ezik oso prozedura teknikoa da, halaber, 3D animazioa, hiru dimentsioko animazioa, software egiaz konplexua menderatu behar baita horretarako.

Zabalik Gabonetako campuserako (urtarrilak 2-5) izen-emateak. Plaza mugatuak.

Azaroaren 4an argitaratuko ditugu aurtengo tailer teknologikoen edukiak.

GURE BERRIAK JASO NAHI DITUZU?

Apuntatu zaitez gure boletinetara

SARTU ZURE EMAILA

Zergatik programatzen ikasi?

Stephen Hawking

“Izan unibertsaren sekretuak aurkitzeko edo ondo pasatzeko, programazioa behar-beharrezkoa da”

Steve Jobs

Denok jakin beharko genuke programatzen, nola pentsatu irakasten dizulako

Iturria eta kontserbazioa

Common Crawl · 2017-02-27 UTC

SHA256: 641a705dba4d98c993fe46bd4f43cf7d1097dc736e35b6c691a34dc99f7da2b3

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.

Dokumentu nagusia →

Beste edizioak