Kode_eskola – Aprende a programar

Dokumentu historikoa

Dokumentu historikoa / 2017-05-25

Ondoko datak, prezioak, lekuak eta izen-emateak jatorrizko programari dagozkio. Ez dira egungo deialdi bat.

{GURE PROIEKTUA}

Ordenagailuek gizakion bizitzan izango duten garrantzi handia kontuan harturik, oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko. Gutxi barru, ez da nahikoa izango ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea.

{HEZKUNTZA}

Kode_Eskolaren hezkuntza-helburua, gure haur eta gazteek, gizarteari garrantzi handiko ekarpena eginez, teknologia berriak erabilita sormena eta pentsamendu logikoa garatzea da. Eta horretarako, irudimena abiapuntua dela betiere, programatzen, kodea idazten, erakutsi nahi diegu (Kode_Eskolan, irakurtzen ikasi duten bezala ikasiko dute gure haur eta gazteek programatzen).

{METODOLOGIA}

Taldean eta proiektuen inguruan egingo dute lan ikasleek eta, metodologia sortzaile baten bidez, modu eraginkorrean esku hartuko dute gaztetxoek ikaskuntzan {pentsatu, frogatu, huts egin eta ikasi!}

{NON}

Eskola garaian ikastetxeetan gaztetxoen eskolaz kanpoko jarduerak eta irakasleen formakuntza saioak garatzen ditugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orona Fundazioaren laguntzarekin KULTURA DIGITAL@ proiektua garatu dugu, oporretan 5-16 urteko gaztetxoentzat campus teknologikoak eta udako eskola programak landuz Orona ideo eraikinean: NEGULAB, neguko laborategi digitala Gabonetako oporretan; TECH LAB, Aste Santuko oporretako laborategi teknologikoa; eta UDAKO ESKOLA, udako oporretan sormen digitala landuz lagun berriak egiteko.

On line ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat urte guztian zehar.

AZKEN BERRIAK

Animazio tradizionala ez bezala, artea ez ezik oso prozedura teknikoa da, halaber, 3D animazioa, hiru dimentsioko animazioa, software egiaz konplexua menderatu behar baita horretarako.

Zabalik Gabonetako campuserako (urtarrilak 2-5) izen-emateak. Plaza mugatuak.

Azaroaren 4an argitaratuko ditugu aurtengo tailer teknologikoen edukiak.

GURE BERRIAK JASO NAHI DITUZU?

Apuntatu zaitez gure boletinetara

SARTU ZURE EMAILA

Zergatik programatzen ikasi?

Stephen Hawking

“Izan unibertsaren sekretuak aurkitzeko edo ondo pasatzeko, programazioa behar-beharrezkoa da”

Steve Jobs

Denok jakin beharko genuke programatzen, nola pentsatu irakasten dizulako

Iturria eta kontserbazioa

Common Crawl · 2017-05-25 UTC

SHA256: 6a4b230a848372820229afdce5b62ded2c8e53b2421c00b93aab67842cc1dd2b

Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.

Dokumentu nagusia →

Beste edizioak