OHARRA
Orona Fundazioak, COVID-19aren krisialdia dela-eta, enpresa gisa bete behar dituen protokoloen eraginez, ez da posible izango aurtengo UDALAB.IDEO Campus Teknologikoa IDEO egoitzan egitea. Salbuespen gisa, aurtengo edizioa Hernaniko Aratz ikastetxean (lehen Inmakulada Ikastetxea) egingo da (Orona Ideotik 3 minututara kotxez).
Udako campus teknologikoa aurrera eraman ahal izateko, zuen kolaborazioa eskatu nahi dizuegu, aurten ezin baitugu eskaini Orona Fundazioaren menua bazkaritarako. Hori dela-eta, 16.00ak arte geratzen diren umeei etxetik bazkaria tupper batean ekartzeko eskatu nahi dizuegu. Bestalde, betiko moduan, nahi duenak autobusa izango du joan-etorrirako.
Garai konplikatuak izanik, pozik gaude ekintza bertan behera ez uztea lortu dugulako, Orona Fundazioaren eta Aratz ikastetxearen laguntzarekin, eta batez ere, zuen pazientzia eta gure egoerarekiko izan duzuen konplizitateagatik.
ESKERRIK ASKO, bihotzez.
2020
Lasarte-Oria, Azkoitia, Aretxabaleta, Legazpia, Mutriku, Villabona
2019
Zarautz, Elgoibar, Lasarte, Azpeitia, Zumarraga, Bergara
2018
Tolosa – Ordizia – Eibar – Errenteria – Arrasate
Hondarribiako aterpetxean, euskaraz edo ingelesez programatzen ikasteko.
9-13 urte.
2020ko uztailean.
Autobus edo ikasgela ibiltariak programatzen ikasten hasteko saioak eskainiko ditu dohainik Gipuzkoako hainbat udalerritan.
Kode_Eskolak, Orona Fundazioaren laguntzarekin, 2020. urtean IDEO FORMAZIO PLANA abian jarriko du Hezkuntzaren alorrean kultura digitala lantzeko bi ikastaro eskainiz, irakasle eta hezitzaileei zuzendutakoak.
- IKT BALIABIDE DIDAKTIKOAK (2020ko urrian)
- PROGRAMAZIOA HEZKUNTZAN: SCRATCH (2020ko azaroan)
Informazioa eta izen-emateak maiatzaren 11tik aurrera
GURE BERRIAK JASO NAHI DITUZU?
Apuntatu zaitez gure boletinetara
SARTU ZURE EMAILA
Zergatik programatzen ikasi?
Stephen Hawking
“Izan unibertsaren sekretuak aurkitzeko edo ondo pasatzeko, programazioa behar-beharrezkoa da”
Steve Jobs
Denok jakin beharko genuke programatzen, nola pentsatu irakasten dizulako
Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 9637fe51d438925492066dd4d40fea297e4b954e1e292274a9523c0b8bce1282
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.