{GURE PROIEKTUA}
Ordenagailuek gizakion bizitzan izango duten garrantzi handia kontuan harturik, oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko. Gutxi barru, ez da nahikoa izango ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea.
{HEZKUNTZA}
Kode_Eskolaren hezkuntza-helburua, gure haur eta gazteek, gizarteari garrantzi handiko ekarpena eginez, teknologia berriak erabilita sormena eta pentsamendu logikoa garatzea da. Eta horretarako, irudimena abiapuntua dela betiere, programatzen, kodea idazten, erakutsi nahi diegu (Kode_Eskolan, irakurtzen ikasi duten bezala ikasiko dute gure haur eta gazteek programatzen).
{METODOLOGIA}
Taldean eta proiektuen inguruan egingo dute lan ikasleek eta, metodologia sortzaile baten bidez, modu eraginkorrean esku hartuko dute gaztetxoek ikaskuntzan {pentsatu, frogatu, huts egin eta ikasi!}
{NON}
Eskola garaian ikastetxeetan gaztetxoen eskolaz kanpoko jarduerak eta irakasleen formakuntza saioak garatzen ditugu.
Oporretan udaleku teknologikoak Orona Ideo eraikinean: NEGULAB IDEO, neguko laborategi teknologikoa Gabonetako oporretan; TECH IDEO, Aste Santuko oporretan; eta UDALAB IDEO, udako oporretan sormen teknologikoa landuz lagun berriak egiteko. Betiere Orona Fundazioaren laguntzarekin.
AZKEN BERRIAK
Udalab2016ko udalekutarako izen ematea irekia dago, informazio guztia eta apuntatzeko inprimakia…
GURE BERRIAK JASO NAHI DITUZU?
Apuntatu zaitez gure boletinetara
SARTU ZURE EMAILA
Zergatik programatzen ikasi?
Stephen Hawking
“Izan unibertsaren sekretuak aurkitzeko edo ondo pasatzeko, programazioa behar-beharrezkoa da”
Steve Jobs
Denok jakin beharko genuke programatzen, nola pentsatu irakasten dizulako
Iturria eta kontserbazioa
SHA256: 6f595910b9042b22fa96db7bedf181b209d627aa95b13d05d82d33fb3401d662
Gordetako jatorrizko testua aurkezten da. Ez dira kontuak, ordainketak, galdetegiak edo ziurtagiriak berreraiki.